14:59

Amarauna

Gazteak galdezka

June Loidi eta Maitane Etxeberria: "Ikasle bizitza egin liteke eskubaloilari izanda; hortik aurrera ez"

Aranxta Arza | EITb Media

Mara eta Libe Irizar gazte ordiziarren galderei erantzunez, titular hori utzi dute "Amarauna" saioan Bera Berako bi jokalariek. Eurek ezin dute lanik egin entrenamentu eta partiden ordutegi eta eskakizunengatik, baina era berean, eskubaloitik bizitzea ezinezkoa zaie.

  • June Loidi eta Maitane Etxeberria Bera Berako jolariak, Mara eta Libe Irizarrekin

    June Loidi eta Maitane Etxeberria Bera Berako jolariak, Mara eta Libe Irizarrekin

    22:11 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

June Loidi eta Maitane Etxeberria, Bera Berako jokalariek nabarmendu duten beste gaia zera izan da: psikologikoki prestatzea oso garrantzitsua dela kirolarientzat. "Pesa asko egin ditzakezu baina buruak ez badu funtzionatzen alferrik arituko zara". Gaur egun psikologoarekin egiten dituzten saioak normalizatuak dituzte Bera Beran eta asko laguntzen dietela onartu dute bi jokalariek.


Mara eta Libe Irizar, eskubaloian dabiltzan neska ordiziarrak dira. Euren erreferentziazko jokalariak direla eta etorri dira Amaraunera haiei elkarrizketa egitera.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena