Amarauna
Euskal Curriculumaz
Arantxa Arza | EITb Media
Hezkuntza komunitateak eskaera eta erronka berria dituenez, ezinbestekoa da orain 20 urte sortutako Euskal Curriculuma aztertu eta gogoeta egitea, beti ere euskararen eta euskal kulturari toki zentrala emanez. Nora Salbotx eta Hur Gorostiagak halaxe aurreratu digute.
Ikasleak ikasgela
Eusko Ikaskuntzak Uztailaren 19an ikastaroa egingo du gai hori lantzeko Baionan. Orain 20 urte sortu zuten Euskal Curriculuma hezkuntza komunitateak tresna bat izan zezan. Madril edo Paristik zetozen ereduak baino aurreratuagoa izan zen bere garaian Euskal Curriculuma, ikuspegi pedagogikotik begirada aurrerakoia zuen, ikuspegi konpetentzial batetik garatua, eta Madrildik zetorrena baino lehenago iritsi zen gainera eskola komunitatera.
Nora Salbotx, Amaiur Eskolako zuzendari eta Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza Proiektuko zuzendariak esn digunez, garai hura, hala ere beste bat zen, eta gaur egun Curriculum horrek jendarte parekide eta feminista batengana egokitu behar du, Zaintzaren etika kontutan izan eta Adimen Artifiziala bezalako gaietan ikuspegi kritikoa izan. Errebisio bat behar du, Hur Gorostiagak esanda bezala, "Euskara eta euskal kulturari toki zentrala" emanez.
Horixe landuko dute Eusko Ikaskuntzak Uztailaren 19an Baionan egingo duten mugaz gaindiko Udako ikastaroetan. "Hezkuntza etorkizuneko jendartea kohesionatzeko tresna: Euskal Curriculumaren ber-irudikatzea".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/21
portobello 105:02
2024/12/21
Hiru erregeen mahaia 269:43
2024/12/21
Amarauna 14:44
2024/12/21
Hitza Jolas 57:15
2024/12/21
Kirol Legez 27:57
2024/12/21
#-goizak_gaur_ab-# 31:57
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa