11:46

Amarauna

Altzoko Handia

Aurkitu egin dituzte Altzoko Handiaren hezurrak: Altzo Azpiko hilerrian daude

Pilar Unsain, Altzoko Handiaren ondorengoak baieztatu digu albistea. Hilobian ez baina hezurtegian aurkitu dituzte. Inpresioa egin dio haiek ikusteak eta argitu dute azkenean aspaldiko misterioa.

  • Altzoko Handiaren hezurrak

    Altzoko Handiaren hezurrak

    5:12 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadi Irratiko Amarauna saioak aurreratu duenez, Altzoko Handiaren arrastoak aurkitu ditu udalerri horretako hilerrian Aranzadi Elkarte Zientifikoak. Miguel Joakin Elizegi Altzoko Handiaren ondorengo batek, Pilar Unsainek, Pako Etxeberria forentsearen deia jaso du, hilerrira hurbiltzeko gonbitarekin. Behin han, arrastoak aurkitu dituztela jakinarazi dio Altzoko alkateak.

Abuztuaren 12an ekin zion Aranzadik Altzoko Handiaren hezurdurak topatzeko indusketa lanari. Azkenean, Pako Etxeberria eta Lourdes Errastik gidatutako ikerketa taldeak Altzo azpiko hilerrian dagoen hezurtegian topatu dituzte Erraldoiaren hezurrak.

Altuera handiko gipuzkoarra izan omen zen Miguel Joakin Elizegi (baliteke 2,42 metroko altuera izatea), XIX. mendean bizi ei zen eta ospea berreskuratu zuen Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako "Handia" filmeari esker. Pelikula horrek, gainera, 11 Goya sari irabazi zituen. Elizegi hainbat ikuskizunetan egon zen ikusgai, Espainiako Isabel II.aren eta Erresuma Batuko Viktoria erreginaren aurrean ere. 1861ean hil omen zen.

Hil ostean bi hipotesi nagusitu ziren haren hilotzaren inguruan: batetik, Altzoko udalerrian bertan lurperatuta zegoela; bestetik, gorpua lapurtu zutela ikerketa bat egiteko. Azkenean, Altzoko hilerrian aurkitu dituzte hezurrak.

Astelehen honetan, Elizegiren hainbat senidek, zenbait udal ordezkarik eta Aranzadi Elkarteko adituek agerraldia egingo dute aurkikuntzaren nondik norakoak azaltzeko.

Bideoa: "Handia" pelikularen trailerra:

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena