15:08

Amarauna

Txileko protestak

Metroko txartel garestitzea eta sakonagoko Txiletarren haserreaz

Hamar eguneko protestak, etxeratze agindua, 19 hildako eta liskarrak. Gutxieneko soldata igota eta pentsioak altxatze hutsarekin jendea ez dela baretuko uste dute Eñaut Gereñuk eta Mireia Orbegozok.

  • Txileko protestetako irudiak. jendetza kalean metroko txartelaren garestitzearen kontra

    Txileko protestetako irudiak. jendetza kalean metroko txartelaren garestitzearen kontra

    23:09 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Txileko Santiago unibersidadean Etxepare Institutuaren irakurlea da Mireia Orbegozo eta Eñaut Gereñu berriz, euskal enpresen aholkulari. Txiletik, Viña del Marretik etorri berri da bera. Biekin aztertu dugu egunotan Txilen gertatzen ari den matxinada. Jendearen haserrea urte luzez pilatutako ezinaren ondorio dela azaldu digute. Jende asko oso baldintza kaskarretan bizi dela kontatu digute, pribatizatu egin dituztela azken urteotan zerbitzu publiko gehienak eta egoera eramangaitza zela jende askorentzat. Eñautek kontatu digu bostehun euro ordaindu behar duela ikasle bakoitzak unibersidadea hilero, eta Mireiak erantsi, ikasketak amaitu ondoren ere, urte luzez aritu behar dutela zorra ordaintzen. Eñautek ez zuen espero ordea oldarraldi hau gertatuko zenik. Familia askorentzat kalera protestan atera diren aurrenengo aldia dela azaldu digu. Mireiak elkartasun handia ikusi du manifestazioetan, egurrezko goilara eta sardeak astintzen dituzten bilkuretan maila sozial askotako jendea topatu duela ere kontatu digu. Santiago Piñera presidenteak barkamena eskatu du jendearen ezinari erantzuten ez duelako jakin. Gutxieneko soldata 371 eurotik 433 eurora igoko dutela iragarri du, eta ez dutela argindarrik garestituko. Horrez gain, parlamentariek beren buruei dietak jeitsi egingo dizkiete. Eñaut Gereñuren iritziz, hutsa da aldaketa, alokairua ordaintzeko bakarrik soldata baino gehiago behar duelako jendeak. Jubilatuen pentsioa askotan 120 eurora ez dela iristen kontatu digu eta erabat zorpetuta dagoela jendea. Berak gainera ez du uste 30 urtean indarrean den eredu neoliberalak eragindako arrakala konponduko duenik. Mireia Orbegozok ere jendeak aldaketa sakonagoak eskatzen dituela uste du.

Egunotako liskarretan 29 lagun hil dira, , bostehunen bat zauritu. 6000 atxilotu eta dozenaka dira tortura salaketak. Liskarrei behar baino arreta gehiago eskeintzea, gobernuaren estrategia dela kontatu du Mireiak eta protesta gehienetan, jendea kantuan eta dantzan ari dela bizi baldintza duinak eskatzen.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena