Irratia
Euskadi Irratia
Euskadi Irratia
Udal bozak Ipar EHn
Hegoaldeko 5.000tik gora herritar bizi da Hendaian. Udal hauteskundeetan boza emateko eskubidea izanen dute eta hautagaiek kontuan dute aniztasun hori. Etxebizitza eztabaidagai nagusien artean.
Hendaiak udaletxea
17.000 biztanle ditu egun Hendaiak eta bost urteren buruan 20.000 izanen direla uste dute. Hazkunde handia da: kilometro koadroko, 2.000tik gora herritar. 340 etxebizitzako proiektu bat inauguratu dute udan, baina beste udalerrietan bezala, etxebizitzarena herritarren arazo handiena dela agerian dago Hendaian ere. Bixente Brignon France Bleuko kazetariak azaldu digunez, etxeen % 40 bigarren etxebizitza da eta, Airbnb plataforma bidez, turismo etxeen fenomenoa ere badute.Elkargoak zenbait neurri hartu ditu horiei aurre egiteko baina bidea luzea da.
Hendaian herritarren laurdena baino da geihago hegoaldekoa. Aniztasun hori kontutan hartzen dute hautagai guztiek, adibidez, Kotte Ezenarrok. Alkate postua errepikatu nahi du Ezenarrok eta parean izanen ditu Laetitia Navarron ezker abertzalekoa, Laurent Tariol komunista eta Paskal Destruhaut, zentro-eskuinekoa.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/05
Faktoria 7:12
2024/11/05
Argi Ibili 115:10
2024/11/04
Arratsean 48:49
2024/11/04
zidorrean 54:10
2024/11/04
Katedra 54:42
2024/11/04
Katedra 5:54
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa