Sanferminak
78ko sanferminak
agentziak | erredakzioa
Ehunka lagun batu dira Iruñean 1978ko uztailaren 8an poliziaren tiro batekin hil zen 27 urteko gazte komunistaren erailketa gogorarazteko
Bideoak (1)
Ehunka lagunek omendu dute gaur Germán Rodriguez Iruñean, 1978ko sanferminetan poliziaren tiro batekin hil zen 27 urteko gaztea. Ekitaldian besteak beste, Ana Ollo, Gobernu Foraleko bozeramailea, Joseba Asiron, Iruñeko alkatea eta, Geroa Baiko, EH Bilduko, Podemoseko eta PSN-PSOEko parlamentariak izan dira.
Ekitaldian, lore erramuak jarri dituzte gazte komunista hil zuten tokian jarri duten plaka berriaren ondoan. Euskaraz eta gazteleraz idatzitako plakan honakoa irakur daiteke: “Germán Rodriguez Sainzen oroimenez, poliziak tiroz hil zuen1978ko uztailaren 8an”
Omenaldian, aurreskua dantzatu dute txistuaren doinuari segituz –tartean Mikel Aranburu, Ogasun eta Finantza Politikako sailburua izan da bertan- eta “La Chula Potra” ere interpretatu dute.
Aurton lehenengoz, Udalak jarritako plataforma baten ospatu dute omenaldia. 1978 urteko istiluak eta 1936ko hilketak gogorarazi ondoren, memoria historikoa berreskuratzearen garrantzia azpimarratu dute.
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa