08:12

Sanferminak

Bigarren entzierroa

Cebada Gagoko zezenek entzierro oso luze eta arriskutsua egin dute

eitb.eus

Zezenek zazpi korrikalari adarkatu dituzte. Zezen-taldeak bost minutu baino gehiago behar izan ditu ibilidea betetzeko. Taldea oso laster hautsi da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cebada Gago ganadutegiko zezenek Sanferminetako bigarren entzierroa egin dute ostiral honetan. Hala, Cadizeko ganadutegia Iruñeara itzuli da, lau urte geroago. 2012an azken aldiz parte hartu zuten. Entzierro oso luze eta arriskutsua izan da.

Guztira, hamar korrikalari Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dituzte entzierroaren ondoren. Gutxienez zazpi adarkatu dituzte, eta beste lau traumatismoak dituzte.

Adarkatuetatik, bat toraxean zauritu dute, eta beste bat sabelaldean. Beste bi hankan zauritu dituzte eta bosgarrena besoan, Nafarroako Ospitaleak eskainitako lehen balantze medikoaren arabera.

Gainera, beste lau korrikalari ospitalera eraman dituzte kolpeengatik. Bik besoan lesioak dituzte eta hirugarren batek hankan. Laugarrenaz ez dago informaziorik oraingoz.

Zezen gorria

Zezen-taldeak bost minutu baino gehiago behar izan ditu ibilidea betetzeko. Taldea oso laster hautsi da.

Entzierro arriskutsua izan da hasieratik. Zezen gorri batek taldea atzean utzi du Santo Domingoko aldapan. Bitartean, beste zezen batzuk atzera egin dute ibilbidean, eta korrikalarien aurka oldartu dira.

Oso entzierro luzea izan da: 5 minutu eta 46 segundo. Mercaderes, Estafeta eta kallejoirako jaitsieran izua eragin dute zezenek.

Entzierroa 2016/07/08 EFE

Cebada Gago ganadutegi zezena oldartzen. Argazkia: EFE

Zezen-taldea guztiz hautsi da Mercaderes kalean

Mercaderes kalean zezen-taldea erabat hautsi da eta bakarrik bi zezen heldu dira normaltasunez plazako zezentokira.

Gainerako lau animaliak solte geratu dira eta entzierro oso zaila egin dute. Azken zezenak buelta eman du Estafeta kalean eta artzain zein korrikalariek lana erruz egin behar izan dute plazara eramateko.

Makina bat aldiz oldartu ondoren, animaliak zezentokian sartu ahal izan dituzte.

2012ko entzierroan hiru korrikalari adarkatu zituzten. Oraingoan 530 eta 645 kilo arteko zortzi zezen ekarri ditu ganadutegiak.

Eugenio de Mora, Pepe Moral eta Javier Jimenez toreatzaileek arratsaldean toreatuko dituzte.

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena