Sanferminak
Sanfermin aurreko giroa
EITB.EUS
Azken urteetan abeletxe askok musika entzuteko sistemak instalatu dituzte kalitate hobeagoko esnea ekoizteko
Ehunka lagun batu dira gaur Lacturaleren Nafarroako abeletxean, behiengan eta ekoizten duten esnean musikak eragiten dituen onurak gertutik ezagutzeko.
Ostiral honetan inauguratu dute abeletxeko soinu sistema berria eta sanferminak gertu daudela aprobetxatuta, jai giroan murgildu dira. Zapi gorriak jarri dituzte, baita behiei ere, eta sanferminetako musikarekin alaitu dute bisita.
Irabia joten eskolako haur eta gaztetxoek “La peña Oberena”, “Jota a San Fermín” eta gaurko ekitaldirako espresuki egindako beste jota bat kantatu dute. Abeletxean, “el Tuli”, txupina botako duena, Fidel Medrano, Osasunako zuzendaritzako ordezkaria, Arturo Ferrer, Iruñeko Udaleko gerentea, Fernando García, albaitaria, peñetako ordezkariak eta Irurtzungo erraldoiak izan dira.
Bide batez, Osasuna futbol taldeari omenaldi txiki bat egiteko ere aprobetxatu dute eta Fidel Medranori San Ferminen figura bat eman diote.
Azkenik, Iker Vicente, aizkolaritzako Nafarroako txapeldunak hainbat enbor erdibitu ditu. Irurtzungo erraldoien dantzekin amaitu dute ibilaldia.
Behien ongizatea
Azken urteetan abeletxe askok musika entzuteko sistemak instalatu dituzte, izan ere, hainbat ikerketek diotenaren arabera, behiek musika entzuten badute estres maila jaitsi egiten zaie eta ondorioz, esne gehiago eta kalitate hobeagokoa ekoizten dute.
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa