entzierroak
Hirugarren entzierroa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi lagun adarkatu dituzte Jose Escolar Gil ganadutegiko zezenek sanferminetako hirugarren entzierroan. Guztira, 14 pertsona ospitaleratu dituzte.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Bi lagun adarkatu dituzte Jose Escolar Gil ganadutegiko zezenek sanferminetako hirugarren entzierroan eta horiez gain beste hamabi korrikalari eraman dituzte Iruñeko Ospitale Gunera -14 guztira-.
Adarkadaz zauritutako lagunak 33 urteko japoniar bat eta 24 urteko zizurtar bat dira. Lehenak sabelaldean du zauria eta pronostiko erreserbatua du eta bigarrenak, berriz, besoan jaso du adarkada eta haren egoera ez da hain larria.
Gainera, Espainiako Foru Gobernuak emandako balantzearen arabera, zezenetako batek adarrarekin ezkerreko hankan kolpea eman dio 36 urteko japoniar bati.
Ospitaleratutako gainerako zaurituek traumatismoak eta ubeldurak dituzte.
Atzean gelditu den zezen batek arriskua eta tentsioa eragin ditu
Santo Domingoko ukuiluetatik atera eta segundo gutxira sei zezenetako batek buelta eman du eta ia bide guztia bakarrik egin du, arrisku eta tentsio uneak eraginez.
Atzean gelditu zen zezen hori ukuiluetatik ateratzen azken aurrekoa izan da eta Santo Domingoko aldapan buelta eman eta atzera egin du. Gainerako bost zezenak Iruñeko udaletxe plazara iritsi direnean, aipaturiko seigarren zezena Santo Domingon zegoen oraindik eta hor bertan korrikalari bat adarkatu du.
2016ko San Fermin jaietako hirugarren entzierroak 4 minutu eta segundo bateko iraupena izan du, hain zuzen ere, atzean gelditu den zezen horren eraginez.
Jose Escolar Gil ganadutegiko zezenek entzierroan parte hartzen duten bigarren aldia da. Iazko estreinaldian 'Curioso' izeneko zezenak buelta eman zuen Santo Domingon eta atzera ukuilura eraman behar izan zuten, plazara iritsi gabe.
>
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa