Herriak eta Hiriak
2018ko sanferminak
eitb.eus
Ostegun honetatik ekainaren 21era arte lau proposamen hauen artean aukeratu ahal izango dute herritarrek. Irabazlea ekainaren 22an emango dute ezagutzera.
Imagen de las cuatro candidaturas. Foto: Ayuntamiento de Pamplona.
Uztailaren 6an sanferminetako txupinazoa nork botako duen aukeratu ahal izango dute iruindarrek ostegun honetatik aurrera, Iruñeko Udalak horretarako epea zabaldu baitu.
Jose Miguel Araiz 'Rastrojo', Los Amigos del Arte, Motxila 21 eta Chrisalys Nafarroa elkartearen artean aukeratu beharko dute herritarrek, hilaren 21era arte. Ekainaren 22an emango dute ezagutzera irabazlea, eta berdinketa izanez gero, irabazleek batera botako dute txupinazoa.
Iruindarrek gaurtik ekainaren 21era arte bozkatu ahal izango dute Iruñeko Udalaren webgunean, 010 telefonoan edo Civivox zentroetan.
Hirugarren urtez, herritarrek aukeratuko dute beren botoekin txupinazoa botako duen elkarte edo pertsona.
Erabakia errazteko bideoak
Iruñeko Udalak proposamenen minutu eta erdiko lau bideo argitaratu ditu. Horietako batean, 'Rastrojo'k ukuilutik hitz egiten du artzainen artean; beste batean, Los Amigos del Arte elkartekoek beren golardo eta musika-tresnak erakutsi dituzte Condestable Jauregitik; hirugarrenean, Motxila 21ko kideak Udaletxe plazan ageri dira, eta Chrisalys Nafarroa elkartekoak, Gazteluko Plazan, laugarrenean.
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa