11:33

Herriak eta Hiriak

Iruñea

'Pamplona ciudad de luces' kartelak iragarriko ditu 2018ko sanferminak

Agentzia | Erredakzioa

Adriana Eransus artista iruindarrak egindako lanak 2.200 boto lortu ditu, jasotako guztien % 33,79.

  • 'Pamplona ciudad de luces' kartelak iragarriko ditu 2018ko sanferminak.

    Adriana Eransus, 'Pamplona ciudad de luces' kartelaren egilea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Pamplona ciudad de luces" (Iruñea argien hiria) kartelak iragarriko ditu aurtengo sanferminak. Adriana Eransus iruindarrak egindako lanak jaso du boto gehien herri bozketan.

Gaztelu Plaza ageri da kartelean, eta erraldoi amerikar bi dantzan. Eransusek berak aitortu duenez, La La land filma eta Parisko giroa izan ditu inspirazio iturri kartela egiteko. "Kartel garbia aurkeztu nahi izan du. San Fermin jaien purutasuna eta garbitasuna azalduko duen kartel bat. Azkenaldian bere izen ona zikindu dute, eta aurreiritzi bidegabeak sortu dituzte". Iruñea argien hiria da, eta hala izango da etorkizunean ere", azpimarratu du Adriana Eransusek.

Lanak 2.200 boto jaso ditu, jasotako guztien % 33,79 eta bigarren bozkatuak ("7") baino 13,7 puntu gehiago (900 boto gehiago), Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maider Beloki Kultura zinegotziak azaldu dutenez.

 

 

Kartel lehiaketa irabazten duen bosgarren emakumea da Eransus. Beste hainbat marka ondu ditu iruindarrak: erraldoiak egin ditu protagonista (azkenekoz, duela 30 urte azaldu ziren kartel batean), baita Gaztelu Plaza (ehun urte badira sanferminak iragartzeko kartelean ageri ez zela).

SANFERMINAK 2018 KARTELA JOSEBA ASIRON MAIDER BELOKI ADRIANA ERANSUS

Asiron, Beloki eta Eransus, kartelarekin, Udaletxeko balkoian. Argazkia: EFE

Parte hartze handia

Guztira, 6.511 boto jaso dira herri bozketan, iaz baino 829 gehiago. Asironen hitzetan, lehiaketaren "osasun onaren" erakusle da kopurua, eta iruindarren parte hartzea berreskuratzeak duen garrantziaren lekuko.

Iruindarrek sistema digitala erabili dute gehien bozketan parte hartzeko. Iruñeko Udalaren webgunean 5.008 boto (guztien % 76,9) jaso dituzte.

Aurten 332 kartel aurkeztu ziren lehiaketara, eta epaimahai profesional batek zortzi finalistak aukeratu zituen.

Gainerako zazpi kartel finalistak ondoko hauek ziren:  "Fiesta Toro Mandala", "Su turno SF 18", "Tradicion local. Pasion internacional", "La Tierra, capital Pamplona", "7", "El ciclo de San Fermin" y "La fiesta es ella".

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena