14:06

Herriak eta Hiriak

Garraio geltokia

Garellanoko geltoki berria 18 hilabetetan izango da lanean

Agentziak | Erredakzioa

Bertan elkartuko dira tranbia, aldiriko trenak, Bizkaibus, Bilbobus, Metro Bilbao, taxiak eta autobusak.

1:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilboko Udalak Garellanoko intermodala erakitzeko lanak hasi ditu. Bilboko eta Bizkaiko errepideko garraiorako intermodal horretan elkartuko dira tranbia, aldiriko trenak, Bizkaibus, Bilbobus, Metro Bilbao, taxiak eta autobusak. Geltokia 18 hilabetetan eraikiko dute.

Obraren lehen fasean, aldaketa batzuk egin beharko dituzte ingurune horretan, besteak beste, pertsonen mugikortasuna, ibilgailuen joan-etorria eta geltokia hondeatzeko lanetatik ateratako lurrak modu egokian atera ahal izateko, Ricardo Barkala zinegotziak gaur emandako azalpenen arabera.

 

 

Egokitzapen lanen artean, batetik, zirkulazio-errei bi kenduko dituzte Perez Galdos kalean, aurreikusita zegoen bezala, baina nolanahi ere kaletik zirkulatu ahal izango da, gainerako bi erreiak, behin-behineko geltokiarekin batera egindakoak, erabili ahal izango baitira.

Udalak 300.000 metro kubiko lur atera beharko ditu geltokia eraikitzeko, eta horretarako kamioien joan-etorri handia izango da, kamioietan garraiatuko baitira lurrak Eusko Jaurlaritzak homologatutako zabortegietara.

Ingurune horretako zirkulazioaren gaineko eragina txikiagotzeko, lehenengo fasean, kamioiek Luis Briñas kaleko bidea hartuko dute, eta handik irtengo dira Bilbotik.

Halaber, pertsonen joan-etorria bermatzeko, Udalak Luis Briñas kaleko espaloiak birmoldatuko ditu. Lan horien ondorioz, espaloietako bat ezingo da erabili, eta bestea egokitu egingo da pertsonen fluxu egokia bermatzeko. Horretarako, ingurune horretan dauden eta oinezkoen zirkulazioa oztopa dezaketen elementu guztiak (arbolak, terrazak, hiri-elementuak) kenduko dira.

Aldaketa horiek guztiek 3 hilabete iraungo dute, gutxi gorabehera, eta ondoren kamioiak Gurtubai kaletik irten eta sartu ahal izatea  aurreikusi du Udalak; hau da, intermodaleko obrak amaitutakoan autobusek zirkulatzeko erabiliko duten gunetik.

Lurpeko geltoki intermodalak autobusak lur-azaletik kentzeko aukera emango du, eta Luis Briñas kaleak tokiko zirkulazioa baino ez du izango. Sarbide optimizatuak izango ditu Gurtubaitik, eta eragina txikiagotuko du ingurunean.

Horrez gain, 7.500 metro koadro askatzeko aukera emango du; eremu hori plaza bat jartzeko erabiliko da. Toki horri aukerako 62.000 metro koadro gehitu behar zaizkio, horiek berreskuratzen ari baitira orain Basurtu auzoaren bihotzean, Sabino Aranatik Errekalderaino egiten ari den jarduketa dela medio, eta laster Feve lurperatu ondoren Iralaraino egingo den urbanizazioa gehituko zaie horiei.

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena