13:09

Herriak eta Hiriak

Sestao

'Living Stone' ontzia bukatzeko aurreakordioa lortu du Navalek

Agentziak | Erredakzioa

Zuzendaritza eta armadorearen arteko aurreakordioa "oso albiste ona" dela esan du Arantxa Tapia sailburuak, baina Navaleko enpresa-batzordeak ezezko biribila eman dio.

  • Navaleko argazkia. EFE.

    Navaleko argazkia. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sestaoko Naval ontziolako zuzendaritzak eta Tideway armadore herbeheretarrak Living Stone kable-ontzia bukatzeko aurreakordioa lortu dute, sei hilabetetan bukatuta egongo baita.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko sailburuak aurreakordioa baieztatu du, Eusko Jaurlaritzako batzordearen osteko prentsaurrekoan. Sailburuaren esanetan, "oso albiste ona" eta "garrantzitsua" da, hartzekodunen konkurtsoan modu "txukunean" sartzen laguntzen baitu, eta aldi berean, prozesua epaitegietatik urruntzen duelako.

Aurreakordioaren nondik norakoak enpresaren zuzendaritzak berak azaldu beharko dituela esan du Arantxa Tapiak. Ildo horretan, operazioaren berri izan dute iturrien arabera, ustez, Navaleko langileek bukatuko dute ontzia Bilboko Portuan, Navalen ohiko azpikontratekin eta hornitzaileekin.

Joan den astean, Tideway armadorea kable-ontziaren ontziolan agertu zen barkua eramateko asmoarekin. Saiatu bazen ere, azkenean alde egin zuen, langileek Ertzaintzari deitu baitzioten.

Protesta gehiago

Lan-batzordea astelehenean bildu zen eta hartutako neurrien artean, Iniciativas Navales del Norte akzio-gutxiengodun enpresak Ingeteam eta Murueta enpresen aurka jarritako salaketarekin bat egitea erabaki zuen, "enpresan zer gertatu ote den jakiteko modurik onena" baita.

Halaber, Arantxa Tapia sailburuarekin, Unai Rementeria ahaldun nagusiarekin eta enpresako administrazio batzar berriarekin bilerak eskatuko dituztela adostu zuten.

Elkarretaratzeei dagokienez, CEL papergintza enpresako langileek asteazkenean Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean egingo duten protestan parte hartuko dutela jakinarazi dute. Ostiralean, berriz, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (SPRI) aurrean protesta egingo dute, eta urriaren 5ean, Barakaldon, Herriko plazan egingo dute elkarretaratzea

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena