11:19

Herriak eta Hiriak

2017ko sanferminak

Iruñeko Udaletxeko plaza hutsarazi dute segurtasun neurriengatik

eitb.eus

Udaltzaingoak kanpora atera ditu 10:00ak aldera bertan zeuden pertsona guztiak, eta, ordu erdi inguru ondoren, sarbideak ireki ditu berriz, baina kontrolak eginez.

  • Argazkia: Radio Euskadi

    Argazkia: Radio Euskadi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iruñeko Udaltzaingoak Udaletxeko plaza hutsarazi du 10:00ak aldera, 2017ko sanferminetako txupinazorako bi ordu falta zirenean, segurtasun neurriak direla eta.

Hala, 10:30 inguruan, berriz ireki dituzte eremurako sarbidea, baina kontrolak egin dituzte, sartzen zen jendea identifikatuz, arakatuz etab.

Aurtengo San Fermin jaietan, segurtasun operatibo berezia da indarrean; 3.500 agente arituko dira zaintza lanetan, tartean, udaltzainak, foruzainak, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak.

Argazkia: EFE

Poliziak erabiliko dituen baliabide materialei dagokienez, helikopteroak prest izango dira. Bestalde, giza baliabideei lotuta, indarkeria sexistaren biktimei arreta pertsonalizatua ematen adituak egongo dira, baita delituak saihesteko patruilak eta zezenketan ordena bermatuko duten pertsonak ere.

Gainera, ibilgailuen trafikoa mugatuko dute Iruñea erdigunean, jardinerak ipiniko dituzte zenbait kaletan, kalitate altuko segurtasun kamera gehiago jarriko dituzte eta kalez jantzitako agenteek zaintza lanak egingo dituzte jendetsuak diren ekitaldietan.

Argazkia: EFE

610x225.jpg" />

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena