Herriak eta Hiriak
Sanferminak 2017
Agentziak | Erredakzioa
Aurten, udalak, peñek eta bestelako erakundeek eraso sexisten prebentzioan jarri dute diskurtsoaren ardatza.
Albisteak (2)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Gaur, uztailaren 6an, 12:00etan, Paula Ramirez eta Maria Calado DYAko boluntarioak arduratuko dira 2017ko sanferminei hasiera emateaz. Une horretatik aurrera, mundu osoan ezagunak diren San Fermin santuaren omenezko festetan murgilduko da Iruñea.
Aurtengo San Fermin jaietan 3.500 agente arituko dira zaintza lanetan, tartean, udaltzainak, foruzainak, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak.
Poliziak erabiliko dituen baliabide materialei dagokienez, helikopteroak prest izango dira. Bestalde, giza baliabideei lotuta, indarkeria sexistaren biktimei arreta pertsonalizatua ematen adituak egongo dira, baita delituak saihesteko patruilak eta zezenketan ordena bermatuko duten pertsonak ere.
Ezbeharrik izanez gero, jaietarako propio prestatutako 10 osasun postu izango dira (70 profesionalekin) entzierroaren ibilbideko 850 metroetan. Horrez gain, 16 anbulantzia eta bost sorosle ere izango dira entzierroetan.
Iruñeko Udalaren datuen arabera, iazko Sanferminetan 16.448 pertsona animatu ziren entzierroetan korrika egitera, 2015ean baino 181 gutxiago.
Iruñeko Alde Zaharraz harago, jai eremu zabalagoa izango dute aurtengo sanferminek. Udalak aurkeztu duen programa ofizialean ageri denez, 425 ospakizun, ekintza eta ekitaldi ofizial izango dira aurten.
425 ekitaldietatik, % 61 musikaren alorrekoak izango dira (27 kontzertu eta 31 dantzaldi), eta % 24 (100 ikuskizun) umeentzako eta familiarentzako antzerkiak, zezensuzkoak, Buruhandiak eta Erraldoiak.
Eraso sexisten kontrako neurri bereziak
?Pamplona libre de agresiones sexistas/Eraso sexistarik gabe, Iruñea aske? Informazio Puntua sortu du udalak. Bertan, atzotik hasita eta uztailaren 14ra arte, biktimentzako eta familientzako informazioa eta laguntza eskainiko dute hainbat profesionalek.
Puntua Gaztelu plazaren eta Carlos III kalearen artean egongo da, eta udalak eraso sexistak ekiditeko aurrera daramatzan kanpainen informazioa jasotzeko da.
Bertan egongo diren espezialistek lau hizkuntza dakizkite eta eraso sexisten berri jasotzeaz gain, inork sexismoarekin zerikusia duten jarrerak edo jokabideak ikusiz gero, jakinaraztea eskertuko dute.
Txupinazoa, 28 gradura
Aemeten arabera, txupinazoan, eguerdiko 12:00etan, 28 gradura iritsiko dira tenperaturak Iruñean. Jaiak, beraz, beroarekin hasiko dira. Eguneko unerik beroenetan 32 gradura iritsiko dira termometroak, eta goizaldean 16 gradu inguru egingo ditu.
Sanferminen jarripena EiTBn
Entzierro eta ospakizun guztiak zuzenean jarraitzeko aukera izango da, eitb.eus-ek sanferminetarako prestatutako atari berezian. Gainera, jaietako argazkiak, informazioa, albisteak eta bideoak webean bertan ikustea posible izango dute erabiltzaileek.
Txupinazoak emango die hasiera San Fermin jaiei uztailaren 6an, 12:00etan. ETB1ek eta eitb.eus-ek 11:15ean egingo dute bat Iruñeko Udaletxeko plazarekin, ekitaldia zuzenean eskaintzeko.
Gainera, ETB1ek eta eitb.eus-ek San Fermin jaiak agurtuko dituen 'Gaixoa Ni' ekitaldia eskainiko dute zuzenean uztailaren 14ean, 23:30ean.
EiTBko irratiek, Iruñetik bertatik, zuzeneko saioak eskainiko dituzte Sanferminetan. Gaztelu Plazan jarriko duten set berezian, txupinazoaren egunean, uztailaren 6an, Gaztea arituko da bertatik zuzenean. Euskadi Irratiak goizeko 'Faktoria' saioa egingo du bertatik uztailaren 7an, San Fermin egunean, eta Radio Euskadik eta Radio Vitoriak 'Por la Sombra' saioa bertan egingo dute larunbatean, uztailaren 8an.
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa