Herriak eta Hiriak
Sanfermin 2017
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeko Udaleko Herri-Babeserako Batzordeak adierazi duenez, ibilbidea goizago ixteak bertakoen segurtasuna bermatzen lagunduko du.
Argazkia: EFE. 2016ko uztailaren 14ko entzierroa.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Iruñeko Udaleko Herri-Babeserako Batzordeak 2017ko Sanferminetako Plan Berezia aurkeztu du. Besteak beste, segurtasun neurriak bermatze aldera, entzierroen ibilbidea 7:15ean itxiko dela jakinarazi dute.
Publikatu duen dokumentuan, trafiko etenen inguruko xehetasunen berri ere eman du Batzordeak. Alde Zaharreko eta Zabalguneetako hogei bat kaletan trafikoa itxita egongo da, eta elementu finkoak (jardinerak eta hormigoizko langak) jarriko ditu Udalak.
Araututako aparkalekuari dagokionez, gune laranja bezala funtzionatuko du eguneko 24 orduetan, uztailaren 5etik 14ra, biak barne.
2017ko San Fermin jaietako programak “gustu eta adin guztietarako” jendearentzat pentsatutako 425 ekitaldi ofizial biltzen ditu.
> biltzen ditu.Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa