11:36

Herriak eta Hiriak

sanferminak 2017

DYAk jaurtiko du aurtengo sanferminetako txupinazoa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Iruindarrek erabaki dute, boto bidez, txupina nork botako duen. Guztira, 9.053 pertsonak parte hartu dute bozketan.

1:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako DYA izango da aurtengo sanferminetako txupinazoko protagonista nagusia; izan ere, iruindarrek elkarteari eman diote uztailaren 6ko txupina botatzeko ardura.

Hiritarrek lau hautagaien artean aukeratu behar izan dute: DYA, Andrea-Lunes Lilas, Bilgune Feminista eta Iruñea Harrera Hiria Elkartea. Sanferminetako Mahai Orokorrak lau horiek proposatu zituen Iruñeari gizarte alorrean, akademikoan, zientifikoan eta kulturalean egindako ekarpenagatik eta hiriko elkarbizitza eta balore demokratikoak errespetatzeagatik.

Azkenean, aurten 40 urte betetzen dituen Nafarroako DYAren aldeko hautua egin dute hiritarrek. Botoa emateko epea ekainaren 5ean hasi eta atzo amaitu zen eta bozketan 9.053 pertsonak parte hartu dute, Joseba Asiron Iruñeko alkateak adierazi duenez.

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena