Herriak eta Hiriak
Sanferminak
Agentziak | Erredakzioa
Aldaz Anaiak aroztegiko langileek hesiaren muntaketa lanak ostegun honetan hasi dituzten arren, datorren uztailaren 6ra arte ez dute amaituko ibilbide osoaren instalazioa.
Azken 26 urteetan bezala, Aldaz Anaiak aroztegiko langileek sanferminetarako entzierroen hesia jartzen hasi dira Iruñean. Ostegun honetan bost pertsona aritu dira lanean, eta Santo Domingoko eskortetatik Gaseko eskortarantz joango dira pixkanaka.
Iruñeko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, hesi guztiaren instalazioarekin hasi aurretik garbitzaileek 848 metroko ibilbidea garbitu behar dute, egurrezko zutoin bakoitza dagokion tokian sartu ahal izateko. Aroztegiko langileek astelehenean hasi ziren lana antolatzen, izan ere, guztira 2.700 oholtzar eta 4.800 egur-falka jarriko dituzte herritarren segurtasuna bermatzeko.
Pieza bakoitza banaka aztertzen dute, eta urtero % 2 inguru aldatu beharra dago, denbora igaro ahala materiala kaltetu egiten baita.
Gaurtik hasita datorren uztailaren 6ra arte, hesia osatzen duten pieza guztiak banaka jarriko dituzte, eta puzzle baten antzera osatuko dute. Egur-falka bakoitzak zenbaki eta letra bat dauka, eta urtero toki berean jartzen dute.
Entzierroetako ibilbideaz gain, neurri ezberdineko 70 ate inguru jartzen dituzte. Segurtasun neurriak direla eta, toki batzuetan hesia arineketan jarri eta kendu beharra dago, batik bat anbulantziak eta makina garbitzaileak sartu ahal izateko, baina, aldi berean, zezenak sartzea eragozten dute.
Hesiaren muntaketa lanak ostegun honetan hasi diren arren, datorren uztailaren 6ra arte ez dute amaituko ibilbide osoaren instalazioa. Udaltzaingoak unean uneko informazioa emango die kaltetutako bizilagunei.
Sanferminetako entzierroen hesia jartzen hasi dira Iruñean. Argazkia: Euskadi Irratia
di IrratiaBilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa