09:46

Herriak eta Hiriak

SANFERMINAK 2017

Iruindarrek erabakiko dute sanferminetako txupinazoa nork botako duen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lehen fasean, Sanferminetako Mahai Orokorreko elkarteek bost hautagai proposatuko dituzte. Gerora, herritarrek ekainaren 5etik 22ra izango dute botoa emateko aukera.

  • Iazko sanferminetako txupinazoa. Artxiboko argazkia: EiTB

    Iazko sanferminetako txupinazoa. Artxiboko argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iruindarrek aukeratuko dute beste behin ere sanferminetako txupinazoa nork botako duen, Iruñeko Udalak gaur jakinarazi duenez. Lehen fasean, Sanferminetako Mahai Orokorrak proposamenak egingo ditu, eta, gerora, herritarrek izango dute azken hitza. Erabakia ekainaren 23an jakinaraziko dute.

Sanferminetako Mahai Orokorreko elkarteek hiriari edozein alorretan ekarpena egin dion edozein pertsona fisiko edo juridiko proposatu ahal izango dute, betiere, hiriko elkarbizitza eta balore demokratikoak errespetatzen dituztenak. Mahai horretako alderdi politikoek, sindikatuek, enpresek eta erlijiosoek ezingo dute proposamenik egin, eta ezingo dira aurreko urteetako hautagaitzak errepikatu.

Jasotako proposamenak maiatzaren 30eko Sanferminetako Mahai Orokorraren bileran bozkatuko dituzte, eta, guztira, bost aukeratu beharko dituzte. Ondoren, hautagaiek baldintzak betetzen dituzten ala ez egiaztatu beharko du Batzorde Teknikoak.

Hautagaiak ekainaren 2an jakinaraziko dituzte Iruñeko Udaleko webgunean, eta herritarrek ekainaren 5etik 22ra izango dute botoa emateko aukera. Erabakia ekainaren 23an ezagutaraziko da.

Iruñean erroldatutako 16 urtetik gorako hiritarrek Iruñeko Udaleko webgunean, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (010) eta Civivox zentroetan bozkatu ahal izango dute.

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena