16:38

Iruñea

Ebazpena

Sanferminetako bortxaketagatik 5 atxilotuek kartzelan jarraituko dute

Agentziak | Erredakzioa

Epailearen iritziz, auzipetuen deklarazioek ez dute bat egiten beraiek egindako grabazioekin; izan ere, ez da antzematen biktimaren onarpenik.

  • Artxiboko irudian, bortxaketa honen ostean Iruñean egindako elkarretaratze bat. Argazkia: EiTB.

    Artxiboko irudian, bortxaketa honen ostean Iruñean egindako elkarretaratze bat. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiko titularrak adostu du fidantzarik gabeko behin-behineko kartzela-zigorrari eustea San Fermin jaietan Iruñean 18 urteko neska gazte bat ustez bortxatzeagatik atxilotutako bost auzipetuen kasuan.

Epaileak ebazpenean adierazten duenez, "auzipetuen deklarazioek ez dute bat egiten eurek atarian egindako grabazioekin; izan ere, ez da antzematen inolako onarpenik biktimaren aldetik".

Epailearen iritziz, aldiz, grabazioak agerian uzten du biktimaren menderatze hutseko jarrera izan zuela; izan ere, "erasotzaileak askoz ere gehiago ziren, eta berak ez zuen inoren laguntzarik. Ez zuen aukerarik aurre egiteko erasotzaileek behartutako nahiei".

Bi autotan (Nafarroako Auzitegian helegitea jarri ahal zaie), instrukzioa abiatu duen epaileak ez ditu aintzat hartzen bi auzipetuk aurkeztutako askatasun-eskaerak, eta berresten du behin-behineko kartzela zigorra, komunikatua eta fidantzarik gabekoa.

Epaileak hala erabaki du "gertaturikoa oso larria delako, hainbat ondasun personal daudelako tartean, biktima babestu behar dugulako, eta aukera handia dagoelako justiziaren ekintza saihesteko, kontuan izanik ezar litezkeen zigorrak ere larriak direla".

Laurogei urterainoko kartzela-zigorrak

Epaileak gogorarazi duenez, abuztuaren 8an argitaratutako auzipetze-autoaren arabera, kartzela-zigorrak laurogei urterainokoak ere izan litezke.

Auzipetze-auto hartan, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez, epaileak 500.000 eurona ezarri zien fidantza moduan, xede izanik ardura zibila bermatzea, hau da, biktimari ordainez ematea balizko zigorra gauzatuko balitz.

Epailearen iritziz, Zigor Kodeak agerian uzten du kasu honetan sexu-erasoko bost delitu daudela, koitoa edo bortxaketa tartean egonda; bost auzipetuak lirateke egileak, "bakoitza, berauk egindakoarekin, bai eta gainerakoek egindakoetan beharrezko lankide bezala ere"; halaber, indarkeriaz edo larderiaz eragindako lapur-delitua dago.

r-delitua dago.

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena