Osasuna futbol taldeak urte amaierako otordua egin du, eta besteak beste, urte berrirako helburuen inguruan hitz egin du Luis Sabalza taldeko presidenteak.
Ezkirozeko BSH enpresako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Nafarroako Parlamentuaren aurrean, erakundeei eta enpresari astelehenean iragarritako lantegiaren itxieraren alternatibak bilatzeko eskatzeko.
Mikel Irujo eta Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko kontseilariak lantegiko zuzendaritzarekin bildu dira, baina BHSren taldeak ez die itxieraren inguruko xehetasunik eman. Beharginek protesta egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, erabakia "bidegabea eta neurriz kanpokoa" dela salatzeko.
Beñat Prados Athleticeko futbol jokalari nafarrak asteburuan Sadarren Osasunaren kontra jokatuko duten derbiaren inguruan hitz egin du elkarrizketa honetan. Oso partida garrantzitsua izango dela azpimarratu du.
Nafarroan azken urteetan egin diren aurkikuntza arkeologiko nagusiak hartuko ditu gaur ezkero Iruñeko museoko Historiaurreko Gelak: Irulegiko Eskua eta Loizuko Gizona. Bisita doakoa da.
Nafarroako taldeak puntu bat lortu du RCDE Stadium futbol zelaian, Bartzelonan, gol aukera gutxi izan diren neurketa batean; Sergio Herrerak geldiketa oso ona egin du 78. minutuan, eta hori gakoa izan da berdinketa ziurtatzeko.
Osasunako entrenatzaileak adierazi duenez, lortutako puntu kopurua "motz geratu da", orain arte jokatutako liga jardunaldietan egindako lanari eta ikusitako futbolari dagokionez.
Iruñeko antzokiak "Miñan", "Artea" eta "El hombre aro y la chica que buscaba a Lorca" Iluna Producciones nafar konpainiaren estreina programatuko ditu, besteak beste.
Fermin Muguruzak bira amaierako kontzertua emango du Iruñeako Nafarroa Arenan 2025eko Urriaren 4an. Sarrerak Abenduaren 17an jarriko dira salgai goizeko 9etan.
Iragarri dute noiz jokatuko dituzten 2024-25 denboraldiko Errege Kopako final hamaseirenetako kanporaketak: Tenerife-Osasuna partida urtarrilaren 4an jokatuko dute, 15:30ean, eta, urtarrilaren 5ean, Ponferradina-Reala 15:30ean, eta UD Logroñes-Athletic 21:00etan.
Bideoa: Traktoreak hasi dira Iruñean sartzen, nekazaritza sektorean mobilizazio egun berri batean. Protesta "nekazaritza sektorearen eta landa ingurunearen defentsan" deitu da.
Erriberako hiriburuan, ibaiak emari maximoa 13:45 aldera harrapatzea espero dute. Badaezpada, Tuterako Udaltzaingoak urak hartu ohi dituen garajeetako ibilgailuak ateratzeko gomendioa eman du.
Gasteizko Udaltzaingoak Eraztun Berdearen oinezkoen bidea itxi du, uholdeen beldur. Nafarroan, Arga ibaia maila gorenera iritsi da hainbat puntutan, baina behera egin du Iruñean. Hala, larrialdi fasea bertan behera utzi du Udalak.
Zadorra, Ega, Arga eta Irati ibaien bilakaera zaintzen ari dira larrialdi zerbitzuak. Nafarroako Gobernuak Larrialdi Planaren 0 fasea aktibatu du, Iruñeko arroan eta erkidegoaren iparraldean uholdeak izateko arriskua baitago. Nafarroako hainbat errepidetan arazoak izan dira gauean.
Arrisku gehien duten eremuak Corralillos, Parque Runa, Igeriketa eta Magdalena dira. Gainera, ibai ertzetatik gertu ez paseatzea gomendatzen da, badaezpada.
Osasunako entrenatzaileak "festa irabazi" nahi duela adierazi du, Alavesen aurkako derbiari erreferentzia eginez. Morenok ez du uste Luis Garciaren agurraren ostean talde babazorroak harrituko dituenik, "denok ezagutzen dugu elkar, eta informazioa dugu", adierazi du.
Osasuna Errege Kopako final hamaseirenetarako sailkatu da; izan ere, bigarren kanporaketan, Ceuta menderatu du, markagailua iraulita. Budimirrek eta Raul Garciak egin dituzte Nafarroako taldearen lehen bi golak, eta Ceutako jokalari batek bere atean sartu du hirugarrena.
Nafarroako taldea 2-0 ari zen galtzen 84. minutuan, baina, neurketako azken txanpan, Budimirrek 2-1ekoa sartu du, Raul Garcia de Harok 2-2koa egin du, eta, luzapenean, Ceutako jokalari batek bere atean sartu du Osasunaren hirugarrena.
Bizkaiko taldeak galdu egin du Gironaren aurka (76-85), Gipuzkoak Ferrolen aurka (68-84), Arabakoak ezin izan du Islas Canariasekin (87-63) eta Nafarroakoa galtzaile izan da Joventuten aurka (79-63).
Osasunaren entrenatzaileak adierazpenak egin ditu Alfonso Murube Udal Estadioan Ceutaren aurka jokatuko den Errege Kopako bigarren kanporaketako partidaren inguruan.
Jose Antonio Santano Estatuko Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko idazkariak azaldu duenez, erabakia ez da 2025aren hasieran hartuko. Altsasu-Iruñea tartea, berriz, "askoz azkarrago" joango dela jakinarazi du.
Gorritxoek Sanchez Pizjuanen jokatuko dute Andaluziako taldearen contra, gaur, 21:00etan. Norgehiagoka zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB1en.
"Argiluna" izeneko ikuskizunarekin piztu dituzte argiak Iruñean. Anne Lukin artista nafarra eta plazako balkoietako musika izan dira protagonista. Jende ugari bildu da Udaletxe plazan.
Udalbatza atera da, San Saturnino elizara joan eta Iruñeko patroi santuaren omenezko prozesiora joateko; hiriko alde zaharreko kale batzuk zeharkatu ditu, Erraldoi eta Buruhandien konpartsarekin batera.
Iruñean eta Donostian gaur, ostirala, piztuko dira Gabonetako argiak. Azken hiriburuak dira, Gasteiz eta Bilbo dagoeneko Eguberrietan murgilduta baitaude. Azken urteetan, gero eta argi gehiago jartzen direla diote horretan aritzen diren enpresek eta elementu motak ere asko aldatu dira.
Atezainak bi urtez luzatu du Osasunarekin lotzen duen kontratua, alegia, 2027ra arte. Asteartean esan duenez, nabaritzen du "oso baloratuta" sentitzen dela Nafarroako taldean, bai taldekideen aldetik baita klubaren aldetik ere.
Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.