18:12

Donostiako Aste Nagusia

Emaitzak

Jaien eragin ekonomikoa gastua baino 25 aldiz handiagoa da Donostian

Agentziak | Erredakzioa

Ikertalde enpresak egindako azterketaren emaitzak aurkeztu ditu Ernesto Gasco alkateordeak. Donostiako jaien eragin ekonomikoa aztertu du enpresak iazko datuekin.

  • Artxiboko irudia: EFE

    Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiako Aste Nagusiaren eragin ekonomikoa festa antolatzeko gastua baino “25 aldiz handiagoa” dela adierazi du Ernesto Gasco alkateordeak. Gastua 1.170.631 eurokoa da eta eragin ekonomikoa 26.417.246 eurokoa.

Ikertalde enpresak egindako azterketaren emaitzak aurkeztu ditu Gascok prentsaurrekoan, Donostian. Jaien eragin ekonomikoa aztertu du enpresak iazko datuak kontuan hartuta.

Zinegotziaren hitzetan, Aste Nagusiak “hiriarentzat aberastasuna sortzen” duela agerian uzten dute datuek. Ondorioz, “diru publikoaren inbertsioa egokia da, festa sendotzen eta sustatzen jarraitu behar dugu”, erantsi duenez.

Zentzu horretan, iaz Aste Nagusia antolatzeko 1.170.631 euroko inbertsioa egin zutela goraipatu du Gascok. Festek hirian duten eragin ekonomikoa “26.417.246 eurokoa” dela gaineratu du. Beraz, batak bestea “25 aldiz biderkatzen” du.

Diru-kopuru horretatik erakunde publikoek “7 milioi euro baino gehiago” jaso zituztela azpimarratu du alkateordeak, zenbateko “oso garrantzitsua”. “Antolakuntzako gastua baino sei aldiz handiagoa eta Udalak egindako ekarpena baino bederatzi aldiz handiagoa da”, nabarmendu du Gascok. Azkenik, iazko Aste Nagusian 360 lanpostu sortu zirela gogorarazi du zinegotziak.

du zinegotziak.

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena