Donostia
Zubietako erraustegia
Erredakzioa
Gipuzkoako 50 alkatek (Bildukoak gehienak) erraustegiak ordaintzearen aurkako "konpromiso irmoa" erakutsi dute gaur.
Gipuzkoako 50 alkatek (Bildukoak gehienak) erraustegiak ordaintzearen aurkako "konpromiso irmoa" erakutsi dute gaur. Udal horiek atea itxi diote Zubietako azpiegitura horren finantziazioari eta hondakinak ez errausteko konpromisoa hartu dute.
Erraustegia ordaintzeko dirurik ez dutela emango azpimarratu dute 50 alkate horiek.
Juan Karlos Alduntzin Ingurumen diputatuak bihar azalduko du Batzar Nagusietan hondakinen kudeaketarako plangintza berria.
Gaur, 50 udal-ordezkarik atea itxi diote erraustegia finantziatzeko aukerari: dirurik ez dutela jarriko iragarri dute. Konpromisoa hartu duten udalen artean, Donostia, Tolosa, Errenteria, Pasaia eta Zarautz daude.
Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak Atez Ateko bilketa sistema goraipatu du eta birzikla daitekeen "guztia" birziklatzen saiatuko direla gaineratu du.
Aurrekontuak aurrera ateratzeko "arazo larriak" dituztela gogoratu dute eta, horregatik, erraustegian ez dutela dirua inbertitu nahi berretsi dute.
Bestalde, Juan Luis Ilarramendi Zarauzko alkateak atea zabaldu dio bere herrian beste sistema bat jartzeko aukerari. Hori bai, aukeratzen duten bilketa sistemak gutxienez % 70eko birziklapen tasa bermatu beharko duela azpimarratu du.
Gipuzkoako 50 alkatek (Bildukoak gehienak) erraustegiak ordaintzearen aurkako "konpromiso irmoa" erakutsi dute gaur. Udal horiek atea itxi diote Zubietako azpiegitura horren finantziazioari eta hondakinak ez errausteko konpromisoa hartu dute. Erraustegia ordaintzeko dirurik ez dutela emango azpimarratu dute 50 alkate horiek. Juan Karlos Alduntzin Ingurumen diputatuak bihar azalduko du Batzar Nagusietan hondakinen kudeaketarako plangintza berria. Gaur, 50 udal-ordezkarik atea itxi diote erraustegia finantziatzeko aukerari: dirurik ez dutela jarriko iragarri dute. Konpromisoa hartu duten udalen artean, Donostia, Tolosa, Errenteria, Pasaia eta Zarautz daude. Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak Atez Ateko bilketa sistema goraipatu du eta birzikla daitekeen "guztia" birziklatzen saiatuko direla gaineratu du.Aurrekontuak aurrera ateratzeko "arazo larriak" dituztela gogoratu dute eta, horregatik, erraustegian ez dutela dirua inbertitu nahi berretsi dute.Bestalde, Juan Luis Ilarramendi Zarauzko alkateak atea zabaldu dio bere herrian beste sistema bat jartzeko aukerari. Hori bai, aukeratzen duten bilketa sistemak gutxienez % 70eko birziklapen tasa bermatu beharko duela azpimarratu du.
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa