Bilbo
Metroaren 3. lerroa
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko metroaren geltoki berriak 6.000 metro koadroko azalera duen gunea libre utzi du. Matikoko geltokiaren ondoan eraiki duten igogailua datorren astean jarriko dute martxan.
Bilboko metroaren 3. Lerroa lurperatzeko lanek 6.000 metro koadroko azalera duen gunea libre utzi dute Matiko auzoan, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak adierazi dutenez.
Lanak ostiral honetan, hilak 3, bukatu dituzte, eta inguruko heziak kendu dituzte jada.
Halaber, irisgarritasuna hobetzeko asmoz igogailu bat eraiki dute geltokiaren ondoan. Bizkaiko Foru Aldundiak esan duenez, datorren astean jarriko dute martxan.
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa