Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

13:41

Udalen osaketa

M28 hauteskundeak

Hauteskunde eguneko bitxikeria, despiste, gorabehera, akats eta ezustekoak

EITB Media

Azkarren bozkatu duen udalerria, mahaiak osatzeko zailtasunak, bozkatzeaz ahaztu diren hautagaiak... Hauteskunde egunak, beste behin ere, era guztietako bitxikeria eta pasadizoak utzi ditu.

1:37
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ohikoa den bezala, hauteskunde-eguna era guztietako bitxikeriak uzten ari da, nahiz eta, egiari zor, lasaitasunez eta gorabehera aipagarririk gabe igarotzen ari den:

Eguneko bitxikerietako batek Bizkaian du epizentroa, Usansolon hain zuzen ere; izan ere, Bizkaiko 113. udalerrian ez dute euren alkatea hautatuko, Galdakaokoa baizik. Izan ere, desanexio-prozesua ez da gauzatu herritarrek beren udal-korporazioa eratzeko botoa eman ahal izateko garaiz, Estatuko Abokatutzak errekurritu egin baitzuen udalerri berria sortzea onartu zuen Bizkaiko Batzar Nagusien irizpena. Usansolok 2027ra arte itxaron beharko du bere udal-gobernua izendatzeko.

Espainiako Estatuan, botoa eman duen udalerririk azkarrena Errioxako Villlarroya izan da beste behin; izan ere, erroldatutako zazpi biztanleek 29 segundo pasatxotan osatu dute bozketa igande honetako hauteskunde autonomiko eta lokaletan; hala, 3 segundotan gainditu dute 2019an eurek ezarritako errekorra, 32 segundo eta 25 ehunenekoa.

Espainiako udalerririk txikieneko hiru hautesleek ere, Illán de Vacasek (Toledo), ez dute botoa emateko denbora askorik behar izan. Hala ere, egungo alkate Javier Bollainek zehaztu duenez, hauteskunde mahaia 20:00ak arte egongo da zabalik.

Santanderren, hauteskunde-mahai bateko presidenteak izu-atakea izan du, eta alde egin behar izan du. Gorabehera ez da, ordea, hor amaitu, izan ere, izan ere, Espainiako Poliziak 33 urteko gizon bat atxilotu du, ondoezik sentitu den gizona ordezkatzeari uko egiteagatik. Ainoa Quiñones Espainiako Gobernuak Kantabrian duen ordezkariak azaldu duenez, arazoa "botoa ematera joan diren lehen pertsonetako bat mahaikide egin behar izan dutelako" gertatu da, ordezkoak jada joanda zirelako. "Lehenengoak baztertu egin dira adinekoak izateagatik, eta Hauteskunde Batzordeak erabaki du 33 urteko gizonezko bat izan zedin mahaian geratuko zena, baina  funtzionarioekin erasokor jarri da, eta, ondorioz, Polizia Nazionalak esku hartu behar izan du", adierazi du. Azkenean, gizona atxilotu egin dute Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa ez betetzeagatik; zehazki, 143. artikulua, hauteskunde-mahaiak uzteagatik edo ez betetzeagatik egindako delituei buruzkoa.

Kantabrian jarraituz, Jesusen Bihotzeko Santa Mariaren Alaben Kongregazioko hiru erlijiosak M28ko pasadizoetako bat markatu dute, Anaz herriko hauteskunde-mahaiko buru izan baitira, abituak soinean. Komunitatea 55 mojak osatzen dute, Torreánaz itunpeko ikastetxean prestakuntza eskaintzeaz arduratzen dira eta hauteskunde hauetan hauteskunde-mahaiko presidentetza eta bokalen ardura egokitu zaie. Anaz Medio Cudeyoko (Kantabria) herria da eta 150 biztanle inguru ditu; beraz, ez da harritzekoa mojetako batzuk hauteskunde-mahaiko kide izatea hauteskundeak deitzen direnean.

Tres Cantosen (Madril) ez dira agertu mahaiburua eta mahaikideak, ez titularrak ezta ordezkoak ere, eta, beraz, mahaia beste herritar batzuekin osatu behar izan da.

Despisteen kapitulua Jose Luis Garcia Gascon Gaztela-Mantxako Juntako Unidas Podemosen presidentegaiak ireki du. Hauteslekuak ireki eta gutxira joan da bozkatzera eta herritarrei parte hartzera deitzearekin batera, foru hauteskundeetan bozkatu du, baina udaletarako hauestontzian boto-papera sartzea ahaztu zaio.

Almerian, boto-emaile batek hiru gutun-azal sartu ditu hautestontzian, aldi berean, Almeriako Padre Mendez hauteslekuan. Gertakari horren ondorioz, bozketa geldirik egon da minutu batzuez, Hauteskunde Batzordeak eguna ixtean, zenbaketa hasi baino lehen, ausaz bi gutun-azal ateratzea ebatzi du azkenean.

Leku berean, sinbologia frankista zeraman patinete elektriko bat gidatzen ari zen pertsona batek Adrako PSOEko bi ahaldun jo ditu hauteslekuaren atarian.

Sevillan, Polizia Nazionaleko agenteek bizia salbatu diote Dos Hermanaseko hauteskunde-mahai batean zegoen bokal bati, bihotzekoak jo eta mahaitik alde egin ondoren. Poliziak jakinarazi duenez, 09:30 aldera, Dos Hermanaseko 4. barrutiko mahaikide batek bere postua utzi du ondoezik sentitzen zelako. Handik gutxira, Oscar Arias kalean zegoela, gizon hori erori egin da eta bihotz-biriketako geldialdian sartu da. Berehala, Polizia Nazionaleko agenteek artatu dute eta suspertze teknikak aplikatu dizkiote. Gizona Virgen de Valme Unibertsitate Ospitalera eraman dute 061eko osasun-zerbitzuek, pultsua berrezarrita. 

Eguneko gertakari iluna Voxeko ahaldun baten eskutik etorri da, Madrilgo Chamberi barrutiko ikastetxe batean, Jimena Gonzalez Mas Madriden Asanblearako zerrendan 25. hautagaia iraindu baitu irain transfoboekin. "Nire eguna nire hauteslekuko Voxen ahaldunaren 'marimutil hori' irainarekin hasi da, goizeko 9etan. Hauteskunde egunarekiko errespetua batzuek besteek baino gehiago dugu", idatzi du Gonzalezek Twitterren.

Gonzalezduela hilabete batzuk agertu zen aurrenekoz hedabideetan, hauteskundeetara benetako izenarekin aurkezteko eskubidea duen lehen politikari transa delako. 

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena