Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

10:53

Udalen osaketa

M28 hauteskundeak

Espainiako Estatuko 8.000 udalerri eta 12 gobernu autonomiko berrituko dituzte gaur, oso hauteskunde estuetan

Agentziak | EITB Media

Guztira 215.000 hautestontzi jasoko dituzten 23.000 hauteslekuak 20:00ak arte egongo dira zabalik.

  • Zenbait hautesle, ilaran, Oviedoko hautesleku batean. Argazkia: EFE

    Zenbait hautesle, ilaran, Oviedoko hautesleku batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ia 35,5 milioi herritarrek Espainiako Estatuko 8.100 udalerritako ordezkariei emango diete botoa igande honetan. Era berean, 12 gobernu autonomiko berrituko dituzte gaurko hauteskunde estuetan, baita Ceuta eta Melilla hiri autonomikoetako batzarrak, uharteetako kabildoak eta beste lurralde erakunde batzuk ere.

Lehia handiko hauteskundeak izango dira, abenduko hauteskunde orokorren atarikoak izan daitezkeenak eta zazpi eskualdetan aldaketa politikoa jokoan dutenak.

Hauteskunde mapa horretan funtsezko plazak Valentziako Erkidegoa, Aragoi, Gaztela-Mantxa, Errioxa, Melilla, Kantabria edo Kanariak dira, eta Bartzelona, Sevilla eta Valentzia hiriak ere aldatzeko arriskuan egon daitezke.

Guztira 215.000 hautestontzi jasoko dituzten 23.000 hauteslekuak zabalik egongo dira 20:00ak arte.

Hamabigarren udal hauteskunde hauetan, 18 eta 23 urte bitarteko ia 1,8 milioi gaztek lehen aldiz emango dute botoa, errolda osoaren % 5ek eta 2019ko hauteskunde orokorretan baino 200.000 gehiagok.

Gainera, Espainiako Estatuan bizi diren 415.000 atzerritar inguruk izango dute gaur botoa emateko aukera.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena