Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak
Udalen osaketa
KANPAINAURREA
agentziak | eitb media
Bilboko alkate eta EAJren alkategaiak azpimarratu du bere lehentasunak "pertsonak, auzoak, jarduera ekonomikoa eta enplegua" direla.
Juan Maria Aburto Bilboko alkategaia. Argazkia: Efe
Juan Maria Aburto Bilboko alkate eta berriro hautatua izateko EAJren hautagaiak hitzeman du "pertsona guztientzako hiria" egituratzea dela bere helburua, eta hiri "segurua" izatea, "irmotasunez eta ekintzekin". "Prebentzioarekin egingo dugu, gatazka egoeretan ordena jarriz. Ez egin zalantzarik, polizia prebentiboa eta hertsatzailea; sendotasuna, egurra gaizkileari, jakin dadila Bilbon atxilotu eta zigortu egiten dela", adierazi du.
Aburtok azken urteetan Bilbok izan duen bilakaera goraipatu du, orain Bizkaiko hiriburua "hiri modernoa" delakoan; eta berretsi du garrantzitsua dela "kudeaketa onarekin lan egitea, zorrik gabe eta herritarren partehartzearekin".
Hautagai jeltzaleak kanpainaurreko ekitaldia egin du Deustun Bilborekin dituen '10 konpromisoak' azaltzeko, eta aldamenean izan ditu Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentegaia, Elixabete Etxanobe ahaldun nagusigaia, eta Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea.
Bere lehentasunak "pertsonak, auzoak, jarduera ekonomikoa eta enplegua" direla azpimarratu ostean, Aburtok "egunero" lan egiteko konpromisoa hartu du "pertsona guztientzako hiria lortzeko".
Aipatu dituen hamar konpromisoen artean, alkategaiak "pertsona guztientzako" Bilbo aldarrikatu du, "ekonomiaren eta kalitatezko enpleguaren motore; auzo guztiak hobetuko eta batuko dituena; 365 egunez kultura duena eta nazioarteko ekitaldien egoitza; gaztea; euskalduna; giza garapen iraunkorrarekin eta baloreekin; segurua, irisgarria eta iruankorra; erakargarria, partehartzailea eta kalitatezko zerbitzuak dituena".
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa