Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak
Udalen osaketa
Kanpainaurrea
Agentziak | EITB Media
EAEko PPko presidenteak azpimarratu du bere alderdia dela "zergak eta presio fiskala jaistea defendatu duen bakarra".
Carlos Iturgaiz, Victor Rodriguez eta Raquel Gonzalez, Barakaldoko ekitaldian. Irudia: EITB
Carlos Iturgaiz EAEko PPko presidenteak, Barakaldon egindako kanpainaurreko ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakariari "moderatutik ezer ez izatea" leporatu dio, eta esan du EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosi euskal herritarrak "amorruaren eta hausturaren bide katalanera" eraman nahi dituztela.
Iturgaizek ohartarazi du Ezkerraldean langabezia handia dagoela, "batez ere gazteena", baita delinkuentzia, okupazioa eta krisi ekonomikoa ere, eta azpimarratu du PP dela "zergak eta presio fiskala jaistea defendatu duen alderdi bakarra". "Aldundiaren edo Eusko Jaurlaritzaren kutxetan dauden soberakinak ez gordetzea nahi dugu, eta pandemiaz geroztik gaizki pasatu duten eta laguntza nahikorik izan ez duten merkatariei, ostalariei, autonomoei... ematea", gehitu du.
Testuinguru horretan, herritarren "benetako arazoak" erosketa saskian edo hipotekan daude, eta ez "ezkerrak, muturreko ezkerrak edo nazionalistek sartu nahi gaituzten arazoetan". "Utopia errealitatearen deformazio sistematikoa da. Eta horretan ari dira Euskadin, errealitatea desitxuratzen. EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk Kataluniako bidea hartzea nahi dute", deitoratu du, Espainiako Konstituzioa aldatzea eskatzen zuen Eusko Legebiltzarrean onartutako testuaren harira.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa