Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

08:46

Udalen osaketa

M26

Eskuinak Madrilgo Alkatetza berreskuratu du, eta ERCk Colau garaitu du Bartzelonan

Agentziak | Erredakzioa

PSOE alderdirik bozkatuena izan da Espainiako estatuko udal eta erkidego hauteskundeetan, baina ez du gobernua ziurtaturik autonomia erkidegoetan.

  • Manuela Carmela.

    Manuela Carmela. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Manuel Carmenak ez du lortu kargua berrestea, eta Madrilgo Alkatetza galduko du, PP, Ciudadanos eta Vox alderdiek bat eginda, gehiengoa osatuko baitute. Mas Madrid koalizioak eta PSOEk elkar hartuta ere, ez dute eskuineko blokea gainditzen. Madrid en Pie taldeak ez du ordezkaritzarik lortu.

Madrilgo alkateak onartu du ez dela aurreikusten zuten emaitza, baina errurik ezin zaiola inori bota azpimarratu du. Udal talde berria osatzen denean politika utziko duela aurreratu du.

Madrid en Pie taldeak ordezkaritzarik lortu ez badu ere Madrilgo Udalean, 40.000 boto eskuratu ditu, eta horrek eragina izan duela esan du Carmenak. Ciudadanosekin akordioa erdiestea guztiz baztertu du.

Txalo artean eta bere taldekideak alboan zituela agertu da orain arte Espainiako hiriburuko alkate izan dena hedabideen aurrean.

Bartzelona

Bartzelonan, Ernest Maragall ERCko alkategaiak oso gutxigatik gainditu du Ada Colau BCN En Comuko hautagaia. Honenbestez, errepublikanoak Colau ordezkatuko du Kataluniako hiriburuan, eta, aurreneko aldiz, alkate independentista izango du hiri horrek. 

ERCk bikoiztu egin du bere ordezkaritza Bartzelonan, bost zinegotzi izatetik 10 izatera igarota. Colauren taldeak ere 10 ordezkari izango ditu, aurreko legealdian baino bat gutxiago.

Emaitzak ezagutu eta berehala agertu da prentsaren aurrera Bartzelonako orain arteko alkatea, eta, ezer baino lehen, Maragall zoriondu du, hauteskundeak irabazteagatik.

Colauren hitzetan, emaitzek utzitako irakurketa argia da: "herritarrek ezkerreko indarrek osatutako gobernu zabal eta transbertsala nahi dute".  "ERCk irabazi du, baina boto gutxigatik, eta PSCk ere emaitza ona lortu du", gaineratu du.

Legealdi berrian Bartzelonako Udalean 28 zinegotzi ezkertiar egongo direla azpimarratu du, "historikoa" dela esanez.


Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena