Udal eta Foru Hauteskundeak
M24
eitb.eus
Herri plataformak erabakigarriak izango dira hainbat udalerritan udalak osatzeko.
Bakio Bai plataformako kideak. Argazkia: bakio.com
Informazio gehiago (1)
Bakioko (Bizkaia) eta Errenteriako (Gipuzkoa) alkateak EH Bildukoak izango dira, herri horietako plataforma independenteek koalizio abertzalearen alde egingo baitute larunbat honetan, udalak osatzeko bozketetan.
Errenterian, EH Bilduk eutsi egingo dio Alkatetzari, Errenteria Irabazi plataformak horren alde egingo duelako.
Errenteria Irabaziz ez da ohiko koalizio bat, ezkerreko hainbat alderdik (Podemos-Ahal Dugu eta Ezker Anitza, kasu) babestutako hautesle elkarte bat baizik. Gizarte mugimenduetako kideak ere badaude bertan, Etxe Kaleratzeak Stop elkartekoak, esaterako. Dena dela, Podemos Euskadi aldendu egin da itun horretatik.
Maiatzaren 24ko hauteskundeetan, EH Bilduk eta PSE-EEk 7na zinegotzi lortu zituzten, baina koalizio abertzaleak 5.938 boto jaso zituen, eta alderdi sozialistak, aldiz, 5.276. Errenteria Irabaziz plataforma izan zen hirugarren, 3.518 boto eta 4 zinegotzi eskuratuta.
EH Bilduren eta Errenteria Irabaziz hautesle elkartearen arteko itunaren ondorioz, Julen Mendoza abertzalea izango da alkate berriz, gehiengo osoz.
Bestalde, Bakioko Alkatetza EH Bilduk hartuko du, bertan 1979. urtetik EAJ agintean izan ostean. Izan ere, Bakio Bai herritar plataformak Amets Jauregizar hautagai abertzalearen alde egingo du.
Hauteskundeetan, EAJ izan zen alderdi bozkatuena, eta 5 zinegotzi eskuratu zituen, baina EH Bilduk (4) eta Bakio Baik (2) gehiengo osoa batzen dute.
Tuteran (Nafarroa) ere herri plataformak erabakigarriak izango dira. Bertan, Izquierda-Ezkerrak gobernatuko du, bozkatuena UPN izan bada ere, Tudela Puede taldeak eta PSNk hautagaitza ezkertiarraren alde bozkatuko dutelako.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa