Udal eta Foru Hauteskundeak
Itunak
Agentziak | Erredakzioa
Nafarrak ''pozik'' egon daitezkeela azpimarratu du Sergio Pascual Podemos alderdiko antolakuntza idazkari nagusiak.
Sergio Pascual Podemos alderdiko Antolakuntza idazkari nagusiak baieztatu egin du Nafarroan Geroa Bairi babesa eskainiko diotela, alderdiaren bileraren ostean egin duen prentsaurrekoan.
Joan den astean bukatu zuen Uxue Barkosek hauteskunde osteko bilera sorta, eta datozen asteotan akordio programatikoa lortzeko moduan egongo direla adierazi zuen. Hain zuzen ere, oinarrizko gaietan bat egiten du alderdiak EH Bildurekin, Ahal Dugu Nafarroarekin eta Izquierda-Ezkerrarekin, Barkosen hitzetan.
Pablo Iglesias Podemos alderdiko buruak EH Bilduren inguruan agertutako jarreraz galdetuta, Pascualek azpimarratu du Uxue Barkosi dagokiola beste alderdiekin akordioak lortzea. Zehazki, EH Bilduri terrorismoa gaitzestea eskatuko ote zioten galdetu zioten orduan Iglesiasi. ''Herri honetan giza eskubideak errespetatzen ez dituen alderdi bat ezin da hauteskundeetan izan, zorionez'', esan du gaur Pascualek, gai horren inguruan. Horrez gain, erabaki hori epaileek hartzen dutela nabarmendu du.
Barkosi babesa baieztatzeaz gain, Podemos alderdiko ordezkariak adierazi du nafarrak ''pozik'' egon daitezkeela, Geroa Bairi esker Nafarroan ''ateak eta leihoak'' ireki ahal izango direlako.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa