Udal eta Foru Hauteskundeak
Estrapolazioa
I. HERCE | EITB.EUS
Foru hauteskundeen emaitzak autonomikoetan errepikatuko balira, Ahal Dugu indartsu sartuko litzateke Eusko Legebiltzarrean, eta hirugarren alderdia izango litzateke, EAJren eta EH Bilduren atzetik.
Eusko Legebiltzarra
Foru hauteskundeen emaitzak hauteskunde autonomikoetan errepikatuko balira, EAJ izango litzateke alderdirik bozkatuena, EiTBk d'Hondt Legea oinarri hartuta egindako proiekzio batek erakusten duenez.
Hala ere, jeltzaleek eserleku bat galduko lukete, eta 2012an lortutako 27 legebiltzarkideen aurrean 26 izango lituzkete. EH Bilduk, berriz, 21 eserlekutik 18ra egingo luke behera.
Ahal Dugu izango litzateke sorpresa: Roberto Uriarteren alderdia indartsu sartuko litzateke Legebiltzarrean, eta hirugarren alderdia litzateke, 11 eserleku lortuta. Hala, sozialisten aurretik legoke Ahal Dugu, PSE-EEk 6 eserleku galduta (16tik 10era egingo lukete behera sozialistek).
PPk, bestalde, legebiltzarkide bat galduko luke, eta 9 ordezkari lortuko lituzke.
UPyD, azkenik, Gasteizko ganberatik kanpo geratuko litzateke, eta Irabazik hartuko luke eserleku hori, EiTBk egindako proiekzio horren arabera.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa