Udal eta Foru Hauteskundeak
M24
David Perez | eitb.eus
Alderdi jeltzaleak EH Bilduk baino eserleku bat gehiago eskuratu du. Koalizio abertzalea 22tik 17ra jaitsi da.
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
EAJ indar bozkatuena izan da Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, EH Bilduk baino eserleku bat gehiago lortu baitu.
Botoen % 99 zenbatuta, EAJk 18 batzarkide eskuratu ditu, duela lau urte baino 4 gehiago, eta EH Bildu 22tik 17ra jaitsi da.
Bi alderdi horien atzetik urrun, PSE-EEk 9 eserleku lortu ditu; hau da, 2011n baino bat gutxiago. Hala ere, azken hauteskundeetan baino 500 boto gehiago jaso ditu.
Hirugarren lekuan, Podemos-Ahal Dugu 6 ordezkarirekin sartuko da Batzar Nagusietan, eta PPk lau batzarkideetako hiru galdu ditu.
Erreakzioak
Markel Olano EAJko hautagaia PSE-EEren babesarekin izan liteke orain Gipuzkoako ahaldun nagusi. Horren esanetan, Gipuzkoako herritarrek "enfrentamendua" alboratu dute, eta "lankidetza" bilatzeko deia egin du. Halaber, lurraldeko politikagintzan "eraldaketa" izango dela aurreratu du.
Bestalde, emaitzak "onak" izan direla esan die Xabier Olano EH Bilduko hautagaiak jarraitzaileei, "baina ez zuek merezi duzuen beste". Hala ere, orain arte bezala, lanean jarraituko dutela nabarmendu du.
"650">orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa