Udal eta Foru Hauteskundeak
Kanpaina, 9. eguna
Agentziak
EH Bilduk 'aldaketaren gobernuaren" ituna proposatu du. Barkosek esan du "marra gorriak" ez dituztela siglek ipintzen, baloreek baizik. UPNk eta PSNk berdintasuna goraipatu dute.
EH Bildu
Adolfo Araiz Foru Erkidegoko Presidentetzarako EH Bilduren hautagaiak ituna egitea proposatu die Geroa Bairi, Izquierda-Ezkerrari eta Ahal Duguri, "aldaketaren gobernua"ri begira.
Araizek, EH Bilduko Nafarroako hautagaiez inguratuta Zitadelan egindako ekitaldi batean, "aldaketa egin nahi dugula adierazi dugu lau indarren arteko kooperazioa" aldarrikatu du, hau da, "EH Bildu, Ahal Dugu Nafarroa, Geroa Bai eta I-E", hori izango baita "gobernu berria lortzeko gakoa".
Bestalde, Joseba Asiron Iruñeako EH Bilduren alkategaiak "bestelako jai eredu baten" alde egin du "UPNk urteetan inposatu duena ez bezala" eta, gaineratu duenez, "kalea denona da eta jaietarako eremu naturala da".
GEROA BAI
Uxue Barkos Nafarroako presidente izateko Geroa Bairen hautagaiak alderdiaren ekitaldi nagusian adierazi duenez, akordioak egiteko orduan, "marra gorriak" ez dituzte siglek ipintzen, baloreek baizik.
Hauteskunde-ekitaldian egindako hitzaldian, Baluarten, Barkosek "hiriko baloreen erabateko gainbehera" eta ustelkeria kasuak salatu ditu, "Nafarroatik kanpo itxura kaltetu dutenak" azken hamarkadetan.
Hautagaiaren arabera, baloreen krisian "adiskidekeriaren eta ekonomia interesak lehenetsi dituzte euren helburuak lortzeko, interes orokorra baztertuta".
UPN
Javier Esparza UPNren presidentegaiak azpimarratu egin du "ahal duen guztia" egingo duela "emakumeek eta gizonezkoek aukerak ber¡dinak izan ditzaten, eta emakumeen gaitasunak bistarazi, nahi izanez gero, bizitza publikoan eta lan-munduan izan daitezen
Era berean, Enrique Maya UPNren Iruñeako alkategaia hiriko ijitoen kolektiboarekin bildu da, haiekin lotutako ideiak partekatzeko, bereziki, flamenkoarekin lotutakoak.
PSN
Maria Chivite Nafarroako Presidentetzarako PSNren hautagaiak "nafarren arteko berdintasuna" defendatu du "lurraldearen oreka bermatu eta Foru Erkidegoa egituratzeko oinarri gisa".
"Sozialistok DNAn daramagu berdintasunaren printzipioa. Arrazoi ekonomikoek ez ezik, lurralderi lotutakoek ere sortzen dute berdintasun eza", esan du PSNren hautagaiak gaur egindako ekitaldi laburrean.
PPN
Ana Beltran Nafarroako presidente izateko PPNren hautagaiaren esanetan, "Erriberan eta Tuteran benetan sinesten duen alderdirik baldin badago PPN da" eta, era berean, "UPNren Gobernuak gunea abandonatu" duela salatu du.
Beste alde batetik, Pablo Zalba PPNren Iruñeako alkategaia hiria "museo" bihurtzearen alde azaldu da, hainbat diziplinako "artisten esku" jartzeko.
Izquierda-Ezkerra
Izquierda-Ezkerrak Nafarroako Gobernuak azken urteotan ezarritako ingurumen politika kritikatu du eta, salatu duenaren arabera, Foru Erkidegoak isurtzen dituen emisio kutsakorren kopuruak gora egin du % 79,3 1990tik hona.
Ahal Dugu Nafarroa
Laura Perez Nafarroako Ahal Duguren presidentegaiak ziurtatu egin du datozen udal eta foru hauteskundeetan asko dagoela "jokoan, soilik dago bi aukera; dagoenarekin jarraitu edo aldatu" eta "aldaketaren botoa Ahal Duguren aldekoa" dela aldarrikatu du.
Nafarroako ekitaldi politikoak, bederatzigarren egunean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa