Udal eta Foru Hauteskundeak
Foru hauteskundeak 2015
Agentziak
UPN, PSN, EH Bildu, PPN, Izquierda-Ezkerra, Geroa Bai, Ahal Dugu, Ciudadanos, UPyD, Libertad Navarra, Equo, Pacma, SAIN eta RCN-NOK alderdiek hautagaitza erregistratu dute.
14 alderdi saiatuko dira Nafarroako ganberan ordezkaritza lortzen. EiTB
Informazio gehiago (1)
14 hautagaitza lehiatuko dira maiatzaren 24an Nafarroan egitekoak diren foru hauteskundeetan. Apirilaren 20ko gauerdian amaitu da Nafarroako Lurralde Hauteskunde Batzordean hautagaitzak aurkezteko epea.
Honakoek aurkeztuko dute hautagaitza: UPN, PSN, EH Bildu, Partido Popular de Navarra (PPN), Izquierda-Ezkerra, Geroa Bai, Ahal Dugu Nafarroa, Ciudadanos, UPyD, Libertad Navarra, Equo, Pacma, SAIN eta RCN-NOK.
Hauteskunde prozesua
Nafarroako Parlamentua martxo amaieran desegin zutenetik, abian da hauteskunAhalde prozesua.
Horren arabera, martxoaren 31tik maiatzaren 14ra bitartean, posta bidezko botoa eska daiteke.
Apirilaren 6tik 13ra hauteskunde erroldan izena emateko edo kentzeko aukera dago, baita zerrendan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko ere.
Apirilaren 15etik 20ra izan da hautagaitzak aurkezteko epea.
Azkenik, apirilaren 25etik 29ra hauteskunde mahaien kideak aukeratzeko zozketa publikoak egingo dira.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa