AEBko hauteskundeak 2020: Azaroak 3, legegintzarako hauteskundeak AEBn | EITB Hauteskundeak AEB
AEB-ko HAUTESKUNDEAK
Garaipena
Agentziak | Erredakzioa
Etxe Zuriaren eta Kongresuaren artean adostasuna egotea posible da, baina, horretaz gain, Trumpek bere alderdikideen babesa lortu beharko du.
Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren eraikina. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (4)
Informazio gehiago (2)
Donald Trump presidente aukeratzeaz gain, AEBko Kongresuko bi ganberetan (Ordezkarien Ganberan eta Senatuan) gehiengoari eustea lortu du Alderdi Errepublikarrak. Horrenbestez, agintaldia askoz ere erosoagoa izango da errepublikanoentzat, ez baitute traba handirik izango gogoko dituzten erabakiak hartzeko eta urte hauetan zehar Barack Obamak onartu dituen neurriak bertan behera uzteko.
Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetan, errepublikanoek 235 jesarleku lortu dituzte AEBko Ordezkarien Ganberan, eta gehiengoari eustea lortu dute. Beste alde batetik, demokratek 191 ordezkari lortu dituzte ganbera horretan.
Hauteskundeak izan aurretik AEBko hedabideek egindako inkestek Ordezkarien Ganbera errepublikarren esku jarraituko zuela aurreikusi zuten. Arrazoi horregatik, Senatuaren kontrola errepublikanoen esku geratzea mingarriagoa izan da demokratentzat.
Alderdi Errepublikanoak 51 jesarleku lortu ditu Senatuan eta datozen urteotan Donald Trumpi agintaldi erosoa ahalbidetuko diote emaitza horiek. 2018ra arte, gutxienez, Alderdi Errepublikarren esku egongo dira AEBko Kongresuko bi ganbera horiek.
2017ko urtarrilaren 3an bilduko dira Kongresu berria osatzen duten ordezkari guztiak, baina datorren astetik aurrera bi ganbera horien norabidea zehazteko bilerak egingo dituzte. Beste alde batetik, Mitch McConnel senataria errepublikarren buru izaten jarraituko dela ziurtzat ematen da jada.
“Presidente errepublikar batek eta gehiengo errepublikanoa duten bi ganberek herrialde hau aldatzen lagundu dezakete”, nabarmendu du Roy Blunt senatariak.
Dena den, azken zortzi urteotan desadostasun ugari egon dira Etxe Zuriaren eta Kongresuaren artean. 2014an, demokratek bi ganbera horien babesa galdu zuten, eta Barack Obamak dekretuen bidez hartu behar izan zituen erabaki guztiak, inmigrazioaren erreforma sakona, besteak beste.
Alabaina, hauteskundeen emaitzek Ordezkarien Ganberaren eta Senatuaren artean adostasuna egongo dela iradokitzen dute. Dena den, Trumpek bere alderdikideen babesa lortu beharko du proposatutako neurri polemikoenak aurrera eraman ahal izateko.
n ahal izateko.n ahal izateko.orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa