AEBko hauteskundeak 2020: Azaroak 3, legegintzarako hauteskundeak AEBn | EITB Hauteskundeak AEB

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

07:12

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

Etxe Zurirako bidean

Trump: 'Bihar Etxe Zuria berreskuratuko dugu'

agencias | erredakzioa

Hillary Clinton "Bulego Obalerako aurkeztu den inoizko hautagairik ustelduena da", esan du enpresaburuak kanpainako azken-aurreko ekitaldian.

1:39
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trump AEBko presidentegai errepublikanoak adierazi du, hauteskunde-kanpainako azken-aurreko ekitaldian, Alderdi Errepublikanoak Etxe Zuria berreskuratuko duela astearte honetan.

"Etxe Zuria berreskuratu egingo dugu", esan du Trumpek SNHU Arena pabiloia bete duten 9.000 jarraitzaile baino gehiagoren aurrean, Manchesterren (New Hampshire).

Enpresaburuak hauteskunde-kanpainako azken-aurreko ekitaldia egin du, otsailean zorte ona ekarri zion estatuan. Alderdi Errepublikanoaren primarioak han irabazi zituen.

Trumpek, era berean, Hillary Clinton hautagai demokratari ere eraso dio eta, esan duenez, Etxe Zuriko "Bulego Obalerako aurkeztu den inoizko hautagairik ustelena" da.

Presidentegai errepublikanoak, gainera, zerbitzari pribatuaren erabilera aurpegiratu dio berriz ere. Trumpen iritzian, lehen dama ohia trukatutako "sistema batek babestua" izan da.

New Hampshirek garrantzia irabazi du azken egunotan inkestengatik, Trump eta Clinton ia berdinduta baitaude.

Milioi erdi biztanle baino ez badago ere, New Hampshirek lau boto baino ez du ekarriko Hauteskunde Zentrora, presidentea aukeratzeko organoa.

Halere, lau boto horiek (irabazleak 270 behar ditu) erabakigarriak izan litezke hauteskundeen emaitza estua baldin bada eta, inkestek diotenez, Trumpek asko berreskuratu du azkenaldian erabakirik hartu ez duten estatuetan.

 

 

>

 

 

>

 

 

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena