Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB

Hauteskunde Orokorrak A10

05:00

Hauteskunde Orokorrak A10

U23

Posta bidezko botoa emateko epea gaur amaituko da, 22:00etan

EITB Media

Nolanahi ere, Correosek bermatu du nahi duen herritar bakar bat ere ez dela postaz bozkatu gabe geratuko; izan ere, bulegoren batean jendea zain badago ixteko ordua iristen denean, "azken botoa eman arte" emango zaie zerbitzua.

  • Correoseko bulego bat. Argazkia: EFE

    Correoseko bulego bat. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Posta bidezko botoa emateko epea gaur amaituko da, eta hautesleak dokumentazioa jaso eta botoa eman dezake une berean. 214.721 pertsonak eskatu dute posta bidezko botoa Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko hauteskundeetan baino ia lau aldiz gehiago. Nafarroan, berriz, botoa posta bidez emateko 47.411 eskari jaso dira, maiatzaren 28ko Udal eta Foru Hauteskundeekin alderatuta, hirukoitza. 

Correosek 654 bulego irekiko ditu Espainiako Estatu osoan 22:00ak arte, eta sareko gainerako bulegoek uztailaren 13tik aplikatzen ari diren ordutegiei eutsiko diete. Ordutegi horiek www.correos.es webgunean kontsulta daitezke.

Nolanahi ere, Correosek bermatu du herritar bakar bat ere ez dela postaz bozkatu gabe geratuko, hala nahi badu; bulegoren batean jendea zain badago ixteko ordua iristen denean, "azken botoa eman arte" emango zaie zerbitzua.

Ohar baten bidez jakinarazi duenez, igandeko hauteskunde orokorretarako posta bidezko botoa eskatu zuten pertsonei bidalitako hauteskunde-dokumentazioaren % 100 hautesleen esku jarri dute dagoeneko.

Correosek hautesleei eskatu die ahalik eta azkarren joan daitezela beren bulegora hauteskunde-agiriak jasotzera, hartzaileari eskura emateko bi saiakera egin ondoren, legeak agintzen duen bezala.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena