Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB

Hauteskunde Orokorrak A10

21:34

Hauteskunde Orokorrak A10

Emaitzak

EAJk irabazi ditu A10eko hauteskundeak

eitb.eus

EH Bilduk eta PSE-EEk diputatu kopuruari eutsi diote, launa lortuta, eta Elkarrekin Podemosek hiru eskuratu ditu, EAJren mesedetan bat galduta Bizkaian.

  • A10eko hauteskundeen emaitzak EAEn. Grafikoa: EiTB

    A10eko hauteskundeen emaitzak EAEn. Grafikoa: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJk irabazi ditu hauteskunde orokorrak Euskadin, 6 eserleku lortuta. PSE-EEk eta EH Bilduk 4na lortu dituzte, Elkarrekin Podemos alderdiak bat galdu du, eta EAEko PPk ordezkari bat lortu du atzerrian emandako botoen kontaketaren ondoren.

Horrela, orain arte bezala, EAJk talde propioa izango du Diputatuen Kongresuan, baina baita EH Bilduk ere.

Bizkaian, EAJk lortu du garaipena. Jokoan zeuden 8 eserlekuetatik 3 erdietsi dituzte jeltzaleek lurralde historikoan. Bitartean, PSE-EEk 2 diputatu eskuratu ditu, Podemosek 1 (bat gutxiago) eta EH Bilduk beste horrenbeste. PPk ordezkari bat lortu du Bizkaian, EAEko bakerra.

EAJ, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta EH Bildu alderdiek diputatu bana lortu dute Araban, eta PP ordezkaririk gabe geratu da berriro. Honenbestez, apirilaren 28an izan zen emaitza bera errepikatu da Araban.

Bigarrenez jarraian, arabarrek garaipena eman diote EAJri; izan ere, jeltzaleek botoen % 23,59 bereganatu dituzte. Ondoren, PSE-EE (% 21,94), Elkarrekin Podemos (% 16,46) eta EH Bildu (% 16,09) sailkatu dira Araban.

Era berean, bigarrenez jarraian, PPk (% 14,88) ez du eserlekurik lortu Araban; ondorioz, Marimar Blanco zerrendaburuak ez du diputatu akta erdietsi, duela sei hilabete Javier Maroto alderdikideari gertatu zitzaion bezala.

Apirilean, PPk EH Bilduren mesedetan galdu zuen eserlekua, 362 botoren alde estuarekin. Orain, koalizioak aldea areagotu du, abantaila 2.047 bozekoa izan baita.

Nahiz eta Voxek eta Ciudadanosek ordezkaririk ez lortu, Abascalen alderdiak Ciudadanos gainditzea lortu du Araban, 6.423 boto lortuta (apirilean baino 815 gehiago). Riveraren alderdiak, berriz, babesaren erdia baino gehiago galdu du, 2.504 boto erdietsi baititu (4.578 gutxiago). Emaitzak Eusko Legebiltzarrera estrapolatuz gero, Voxek eserleku bat lortuko luke Gasteizko Ganberan.

Bestalde, Gipuzkoan, emaitzak errepikatu egin dira: EAJk 2 eserleku erdietsi ditu, EH Bilduk 2, PSE-EEk 1 eta Elkarrekin Podemosek beste bat.

Gainerako alderdiek ez dute ordezkaririk lortu Kongresuan; ez Ciudadanosek, ez Voxek, ezta Mais Paisek (Bizkaian aurkeztu da soilik) ere.

Euskadin, parte-hartzeak 2,87 puntu egin du behera. Duela sei hilabete, % 71,78koa izan zen; igande honetan, berriz, % 68,91koa izan da.

Senatua

EAJk apirileko hauteskundeetan lortutako 9 senatariei eutsi die, PSE-EEk bi eskuratu ditu berriro, eta EH Bilduk bat erdietsi du.

Gainerako indar politikoek ez dute ordezkaririk izango Goi Ganberan; izan ere, emaitza berdinak errepikatu dituzte.

Hau da 12 senatarien zerrenda:

BIZKAIA

------------

EAJ

-------

Nerea Ahedo

Maria Dolores Etxano

Imanol Landa

PSE-EE

------------

Txema Oleaga

ARABA

----------

EAJ

------

Almudena Otaola

Juan Carlos Medina

Rosa Peral Díez

PSE-EE

-----------

Julia Liberal

GIPUZKOA

-----------

EAJ

------

María Isabel Vaquero

María Mercedes Garmendia

Luke Uribe-Etxebarria

EH Bildu

-----------

Gorka Elejabarrieta Díaz

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena