Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB
Hauteskunde Orokorrak A10
Kanpainaren hasiera
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAJko buruzagiak ulergarritzat jo du jendea nazkatuta egotea hauteskundeak errepikatu direlako, baina erantzuna abstentzioa ezin daitekeela izan ohartarazi du.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Andoni Ortuzar EAJko presidenteak esan du ulertzekoa dela herritarrak haserre egotea "egoera politikogatik eta hauteskundeak errepikatu direlako", baina haserre horren kontrako "erremediorik" onena EAJ bozkatzea dela azpimarratu du, "eta ez abstentziora jotzea".
EAJk Gasteizen egin du hauteskunde kanpainaren hasierako ekitaldi politikoa. EAJko hautagaiek Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Andoni Ortuzarren babesa izan dute. Beste hainbat kargu jeltzale ere izan dira bertan.
EAJren helburua apirilean lortutako sei ordezkariei eustea izango da.
Testuinguru politiko ezegonkorraren egoera Espainiako alderdi ezkertiarrena dela esan du Ortuzarrek, presidente bat aukeratzeko eta gobernua osatzeko gai izan ez direlako, "eta orain ardura herritarren gainean utzi dute", kritikatu du.
"Haserrea kentzeko erremedioa bozkatzea da. Eta erremediorik eraginkorrena EAJ bozkatzea da, hori baita botorik seguruena", ziurtatu du.
Ortuzarren esanetan, logikoa da herritarrek kanpaina honekiko interesik ez izatea eta "Espainiako klase politikoa pikutara bidaltzeko gogoa izatea, baina erantzuna ezin daiteke abstentzioa izan; erantzuna botoaren bidez eman beharra dago".
Hauteskundeen ostean gerta daitekeenaren harira, EAJk baztertu egin du eskuineko hiru alderdiek Gobernua osatzeko beste eserleku eskuratzea.
"Sanchezekin noren babesa bilatuko duen jakitea izango da gakoa, eta horregatik ezinbestekoa da EAJ indartsu bat egotea Madrilen, han gertatuko dena baldintzatu ahal izateko eta PPrekin ezer egitea saihesteko", azaldu du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa