Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB
Hauteskunde Orokorrak A10
A28
Agentziak | Erredakzioa
Vox "ultraeskuinaren" eta Ciudadanosen aurrean alderdia "zentro eskuin" politikoa dela eutsi du PPko buruzagiak. Casadoren hitzetan, Ciudadanos "iheslarien" eta "sozialdemokraten" alderdia da.
Teodoro Garcia-Egea eta Pablo Casado. Argazkia: EFE/Emilio Naranjo
Vox "ultraeskuinaren" eta Ciudadanosen aurrean alderdia "zentro eskuin" politikoa dela eutsi du orain Pablo Casado PPko buruzagiak. Casadoren ahotan, Ciudadanos "iheslarien" eta "sozialdemokraten" alderdia da.
PPren Zuzendaritza Batzorde Nazionalean egin ditu adierazpenak, bileraren edukiaren berri duten iturriek jakinarazi dutenez. Voxen joera ideologikoa publikoki onartu duen aurreneko aldia da; izan ere, orain arte ez du sekula muturreko eskuinean kokatu.
Bileran maiatzeko hauteskundeetarako kanpainaren leloa aukeratu du Alderdi Popularrak: "Zure etorkizuna ardatz". Mariano Rajoyren PPk antzeko leloa erabili zuen 2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan: "Zu ardatz". Igandeko hauteskundeetako emaitza kaskarrak kritikak sortu ditu.
Horrela, maiatzaren 26ko kanpaina zuzentzeko erantzukizuna Isabel Garcia Tejerinak eta Cuca Gamarrak izango dute.
Alderdiko baroien azterketari aurre egin behar izan dio Casadok bileran. Lurraldeetako buruzagiek Casado babestu dute, baina ez hainbeste ildo estrategikoa, eta autokritika eskatu diote.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa