Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB
Hauteskunde Orokorrak A10
A28
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Iraganak porrot egin eta etorkizunak irabazi du", azpimarratu du buruzagi sozialistak.
Pedro Sanchezen agerraldia. EiTB
Pedro Sanchez PSOEko buruzagiak pozik hartu ditu hauteskunde orokorretako emaitzak, bere alderdia izan baita garaile, eta "iraganak porrot egin eta etorkizunak irabazi du", nabarmendu du.
Ferrazen jarraitzaileen aurrean egindako agerraldian, Sanchez "talde guztiekin gobernatzeko prest" agertu da, baina "Konstituzioaren barruan".
Bat-batean, Ferrazen bildutako jarraitzaileak "Riverarekin, ez!" oihukatzen hasi dira.
"Uste dut nahiko argi geratu dela", erantzun die Sanchezek, PSOEren egoitzatik. Dena dela, PSOEk ez duela "osasun-hesirik" ezarriko ohartarazi du.
"Baldintza bakarra Konstituzioa errespetatzea izango da", esan du Sanchezek, eta hiru helburu izango dituela: "justizia sozialean aurrera egitea, lurraldeen arteko bizikidetza eta eredugarritasuna lantzea".
Sozialistek Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) izan duten gorakada azpimarratu du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak. Izan ere, PSE-EE bigarren indarra izatera igaro da. Ildo horretan, Euskaditik Pedro Sanchezen garaipenari bultzada handia eman zaiola gaineratu du. "Hauteskunde hauetan jokoan zer zegoen ulertu du Euskadik", adierazi du.
Nafarroan, Maria Chivite PSNko idazkari nagusiak hauteskunde emaitzen balorazio positiboa egin du. PSNk bi diputatu lortu ditu, orain arte zuena baino bat gehiago. "Nik, Nafarroako Gobernurako PSNren lehendakarigaia naizen aldetik, ezkerreko boto horien liderra izan nahi dut maiatzaren 26tik aurrera ezkerreko gobernu progresista osatzeko", azaldu du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa