Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB
Hauteskunde Orokorrak A10
A28
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2004tik aurrenekoz lortu du garaipena hauteskunde orokorretan alderdi jeltzaleak, eta historian lehen aldiz irabazi du Araban.
Albisteak (2)
Andoni Ortuzar EAJko presidenteak eskua luzatu du Espainiako Estatuan "elkarrizketa eta konponbide aroa" zabaltzeko, betiere "errealitate plurinazionala" aitortuta.
Buruzagi jeltzaleak nabarmendu du EAJk irabazi dituela hauteskunde orokorrak Euskadin, 6 diputatu eta 9 senatari eskuratuta.
Hain zuzen ere, 2004tik aurrenekoz lortu du garaipena hauteskunde orokorretan alderdi jeltzaleak, eta historian lehen aldiz irabazi du Araban.
Ortuzarren esanetan, ikuspegi "positiboa" eramango du Gorteetara, "eskua luzatuta" Espainiaren "errealitate plurinazionala" aitortzeko.
“Jarraitu egingo dugu, are gehiago, Euskadiren interesak defendatzen Kongresuan eta Senatuan”, azpimarratu du.
Horren ustez, “argi geratu da berriz gehiengo ezberdinak daudela Euskadin eta Estatuan”. “Aniztasun politikoa errealitatea da eta pluritate nazionala ere bada”, esan du.
“Berriz ere, hauteskundeen emaitzak ezberdinak izan dira Euskadin eta Estatuan. Hemen, eskuinaren eta muturreko eskuinaren botoak marjinala izan da”, gaineratu du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa