Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB

Hauteskunde Orokorrak A10

00:05

Hauteskunde Orokorrak A10

A28

Navarra Suma garaile Nafarroan, 2016an baino boto gutxiago lortu arren

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Botoen % 99,76 zenbatuta, PSN-PSOEk lortu du EH Bildurekin lehian izan duen eserlekua. Sozialistek bi diputatu dituzte, eta EH Bilduk ez du ordezkaritzarik lortu.

  • Navarra Suma garaile Nafarroan bi diputatu lortuta, PSN-PSOEk adina

    Navarra Suma garaile Nafarroan, bi diputatu lortuta. EFEren hauteskunde kanpainako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

UPNk, Ciudadanosek eta PPk osatutako Navarra Suma plataformak irabazi ditu 2019ko hauteskunde orokorrak Nafarroan. Hain zuzen ere, 2016ko bozetan UPN-PP koalizioak bi eserleku lortu zituen, eta kopuru bera eskuratu du Navarra Sumak ere. Halere, boto kopurua duela hiru urtekoa baino askoz txikiagoa izan da (botoen % 29,34, hau da, 106.915 boto).

PSNk, berriz, botoen % 25,75 lortu du, eta bigarren indarra da Nafarroan. Bina diputatu izango dituzte, beraz, Kongresuan; hots, Unidas Podemosek baino bat gehiago (botoen % 18,64).

Lehia bizi egon bada ere, EH Bilduk ez du azkenik diputaturik lortu, ezta Geroa Baik ere.

Parte-hartzeari dagokionez, gora egin du nabarmen, 2016ko hauteskundeekin alderatuta. Boto-emaileen % 76,29k bisitatu ditu hauteslekuak apirilaren 28ko hauteskundeetan. Abstentzioa, hortaz, % 23,71koa izan da.

Senatuko datuek erakusten dute Navarra Sumak hiru senatari izango dituela aurrerantzean, eta PSN-PSOEk bakar bat. Navarra Sumako senatariak hauek izango dira: Ruth Goñi (Cs), Amelia Salanueva (PP) eta Alberto Catalán (UPN). PSN-PSOEren izenean, ostera, Toni Magdaleno izango da senatari. Podemosek orain arte zuen senataria galdu du, izan ere, Cambio-Aldaketa koalizioak (Geroa Bai, EH Bildu, Podemose eta I-E) ez du ordezkaritzarik lortu.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena