Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB

Hauteskunde Orokorrak A10

23:11

Hauteskunde Orokorrak A10

A28

Junquerasek hauteskunde-eztabaida batean parte hartuko du, kartzelatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

ERCk zerrendaburua Madrilgo Soto del Real espetxean dago preso. Internet bidez parte hartuko du Kataluniako Albiste Agentziak antolatutako debatean.

  • Oriol Junqueras, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketan.

    Oriol Junqueras, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hauteskunde Batzorde Zentralak baimena eman dio Oriol Junquerasi kartzelatik eta Internet bidez Kataluniako Albiste Agentziak antolatutako hauteskunde-eztabaida batean parte hartzeko.

TV3 eta Catalunya Radio hedabideetan egingo diren debateetan parte hartzeko baimena, baina, ukatu egin diote, telebistak eta irratiak baliabide tekniko asko eskatzen dutela eta horrek espetxeko funtzionamenduan eragina izango lukeela argudiatuta.

ERCk idatzia igorri zion Hauteskunde Batzorde Zentralari, Junquerasi aipatu saioetan parte hartzeko baimena eman diezaiola eskatuz.

Espetxeetako Zuzendaritzak egindako txosten batean oinarrituta, Hauteskunde Batzordeak ez du arazorik ikusi apirilaren 19ko debatean parte hartzeko baimena emateko, jaieguna delako, egun horretan epaiketarik ez dagoelako eta Internet bidez egin daitekeelako.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena