Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB

Hauteskunde Orokorrak A10

00:14

Hauteskunde Orokorrak A10

Podemos

Iglesias: 'Espainiak konstituzio-erreformaren aldeko apustua egin du'

Agentziak | Erredakzioa

Podemoseko liderraren esanetan, Espainiak sistema berri baten alde egin du; horrek konstituzio-erreforma ekarri beharko luke; izan ere, inplikazio hori "geroraezina, utziezina eta ezinbestekoa da".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hauteskunde orokorretako emaitzen berri izan ostean, Pablo Iglesias Podemoseko liderrak esan du Espainiak sistema-aldaketa baten alde egin duela, eta horrek, Iglesiasen esanetan, inplikazio "geroraezina, utziezina eta ezinbestekoa" dakar; Konstituzioaren erreforma, alegia.

Madrilgo Goya Antzokian eta Podemoseko zuzendaritzako kide guztiak ondoan zituela egindako agerraldian azaldu duenez, Podemosek, aldaketaren alde dauden indarrekin batera, 69 diputatu lortu ditu (botoen % 20 baino gehiago), eta lehen indarra da Katalunian eta Euskadin, eta bigarrena, Madrilen, Valentzian, Nafarroan, Balear Uharteetan eta Galizian.

Iglesiasek azpimarratu du PSOEk bere historiako emaitzarik txarrenak izan dituela, eta marra gorria ezarri du hauteskundeen osteko balizko itunetarako; Konstituzioaren erreforma bat, eskubide sozialak bermatuko dituena eta Espainiako nazio aniztasuna errespetatuko duena.

Podemosentzat, Iglesiasen esanetan, "konstituzio-aldaketa ezinbestekoei ekiteak" du lehentasuna, hauteskunde-emaitzak baloratzeko egindako lehen agerraldian esan duenez. Bertan azaldu duenez, lagaezina da Konstituzioak eskubide sozialak bermatzea, herritarrek Gobernua baliogabetu ahal izatea programa ez badu betetzen, eta hauteskunde-sistemaren erreforma.

Hala, Iglesiasek ez du Gobernua osatzeko babesen gainean hitz egin, baina ulertzera eman du edozein itunek konstituzio-aldaketa horiek jaso beharko lituzkeela. Horrela, sistema-aldaketa izateko nahiek Konstituzioan izango lukete ondorioa.

Lander Martinez: Podemos oinarrizko eragilea izango da Euskadin ondorengo urteotan

"Podemos oinarrizko eragilea izango da Euskadin ondorengo urteotan", Lander Martinez Euskadiko alderdi horretako bozeramaileak nabarmendu duenez; izan ere, hauteskunde orokorretan EAEn botorik gehien lortu dituen indarra izan da.

Igandeko hauteskundeetan, Podemosek 5 diputatu lortu ditu Euskadin (Bizkaian 2, Gipuzkoan 2 eta Araban 1), EAJk baino bat gutxiago, baina EAJk baino boto gehiago eskuratu ditu. Podemos hirugarren geratu zen Euskadin aurtengo maiatzeko hauteskundeetan, 148.000 botorekin, baina gaur 316.000 baino gehiago erdietsi ditu (% 25).

"Inkesta guztiei gailenduta, hauteskundeak irabazi ditugu Euskadin", nabarmendu du Lander Martinezek Bilboko Bilborock aretoan. Podemoseko bozeramaile eta kanpaina-koordinatzaileak nabarmendu du bere alderdiak astindua eman diola euskal politikako taulari, batzuek itxita zeudela uste bazuten arren, eta PSE-EE eta PP "oso atzean" geratu direla erantsi du.

a erantsi du.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena