EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

11:58

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Elkarrizketa ETB-N

PP 'eskua luzatuta' eta 'akordiorako prest' joango da EAJren bilerara

Erredakzioa

Iñaki Oyarzabalek esan duenez, PPren asmoa "akordioak erraztea eta alderdien arteko harremanak hobetzea izango da, oreka ekonomikoa eta politikoa lortzeko".

00:48
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alderdi Popularra “izpiritu eraikitzailearekin, eskua luzatuta eta akordioetara heltzeko prest” joango da EAJk asteazken honetan deitutako bilerara. Hala adierazi du Iñaki Oyarzabalek ETBn egindako elkarrizketa batean.

Horrez gain, PPk alderdien arteko harremanak “hobetu” eta “erradikalek Euskadiko politikagintza baldintzatzea saihestu” nahi duela ere esan du.

“Egoera zaila da eta akordio garrantzitsuak behar dira; beraz, elkar entzuteko eta adostasunetara heltzeko asmoarekin joango gara biharko batzarrera”, azaldu du.

Aro berri honetan “zer egin nahi duen eta nola jardungo duen” zehazteko eskatuko dio PPk, “eta erantzuna argia eta zintzoa bada”, Alderdi Popularrak bere ekarpenak egingo ditu.

Ildo horretan, EAJk oinarrizkotzat markatutako hiru puntuak (krisiari aurre egitea; bakegintza eta normalizazio politikoa; eta autogobernua) PPrentzat ere “ezinbestekoak” direla adierazi du Oyarzabalek.

Gauzak horrela, “PPk paper garrantzitsua izan dezake aro berri honetan, akordio handien bultzatzaileak izan gaitezke”, azpimarratu du. Hain zuzen ere, “horixe da Antonio Basagoitiren asmoa: akordioak erraztea eta alderdien arteko harremanak hobetzea, oreka ekonomikoa eta politikoa lortzeko”, erantsi du.

Bakegintza

Bestalde, Euskadiko PPren idazkari nagusiak berretsi egin du bakegintzaren esparruan “adostasunetara” heltzea ezinbestekoa izango dela eta bide horretan “EAJk zentzuz” jokatzea espero du, “elkarbizitzarako markuen aldeko apustua egingo duena, Estatutua babestuko duena”.

Bere iritzian, EAJk “erradikalen bidea hartzen badu, zatiketaren alde egiten badu edo Espainiarengandik aldatzea babesten badu, akats bat egingo luke”.


Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena