EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
U-21
Erredakzioa
EAren idazkari nagusi eta EH Bilduren legebiltzarkideak uste du hauteskundeen emaitzek autodeterminaziorako agertoki "bikaina" eskaintzen dutela.
Pello Urizar EAren idazkari nagusi eta EH Bilduren legebiltzarkidea. Argazkia: EITB
Pello Urizar EAren idazkari nagusi eta EH Bilduren legebiltzarkideak azpimarratu du hauteskundeen emaitzek autodeterminaziorako agertoki "bikaina" eskaintzen dutela. Horren harira, autodeterminazioak ezin duela "2015 arte itxaron" ohartarazi dio EAJri.
Urizarrek prentsaurrekoa eman du gaur EAren egoitzan, Gasteizen, urriaren 21eko hauteskundeetako emaitzen irakurketa egiteko.
Koalizio abertzalearen emaitzak oso onak izan direla azpimarratu du buruzagi abertzaleak. Urizarren esanetan, bozek agerian utzi dute EAEn "gehiengo abertzalea" dagoela. Hori horrela, gezurtatu egin du herritarren erdiak soilik nahi duela independentzia.
"Nazionaltasunari dagokionez, agertoki bikainean gaude, Quebeceko, Eskoziako eta Kataluniako haizea alde dugu erabakitzeko eskubiderantz pauso handia emateko", Urizarrek azaldu duenez.
Hori dela eta, Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiari "Kataluniari begiratzeko" eskatu dio "burujabetzaren inguruko kontsulta" egiteko. Izan ere, jeltzaleek 2015a jarri dute estatus juridiko-politiko berria lortzeko epemuga gisa, eta hori beranduegi dela iritzi dio Urizarrek.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa