EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

15:47

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Epeak

Lehendakaria aukeratzeko prozesuaren urratsak

Erredakzioa

Eusko Legebiltzarraren osaera bertan ordezkaritza izango duten alderdien esku dago orain; izan ere, araudiak ez du eperik zehazten.

  • Patxi Lopez, kargua hartu zuen egunean. Argazkia: EFE

    Patxi Lopez, kargua hartu zuen egunean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Eusko Legebiltzarraren osaera bertan ordezkaritza izango duten alderdien esku dago orain. Inbestidurarako, hautagaiak Legebiltzarraren gehiengo osoa behar du (75 eserlekuetatik, 38) lehenengo bozketan, eta gehiengo sinplea azken bozketan.

Gobernu Legeak jasotzen duenaren arabera, deialdia egiten denetik 60 egun pasatutakoan inbestidurarik egin ez bada, jarduneko lehendakariak Legebiltzarra desegin eta hauteskundeak deitu beharko ditu, baina hori ez da orain arte inoiz gertatu.

Igande honetan EAJk 27 eserleku lortu ostean, hurrengo pausoa hauteskunde batzordeek emaitzak jakinaraztea da (urriak 29 eta 30).

Izapide horiek betetzen dituztenean, hautetsiek Hauteskunde Batzarrak egindako ziurtagiriak aurkeztuko dituzte, Legebiltzarrean.
75 legebiltzarkideetako 25ek akreditazioa jasotzen dutenean, Arantza Quiroga Diputazio Iraunkorraren presidenteak Legebiltzarra osatzeko saioa deituko du. Orduan bai: 15 eguneko epea izango dute saioa egiteko.

Saio horretan, Adineko Mahaia (adin nagusieneko hiru legebiltzarkideak eta bi gazteenak biltzen ditu) osatuko dute, hamargarren legealdirako mahaia zuzentzeko.

Saio horretan, Ganberako presidentea ere aukeratuko dute. Lehen bozketa batean, gehiengo osoa lortu beharko du; bigarren bozketan, boto gehien jasotzen dituena hautatuko lukete, eta, balizko hirugarren bozketa batean berdinketa izango balitz, hauteskundeetan boto gehien jaso dituen zerrendako hautagaia aukeratuko lukete. Ondoren, bi presidenteordeak eta bi idazkariak aukeratu behar dira (bi bozketatan boto gehien jasotzen dituztenak izango dira).

Hurrengo saio batean, Eusko Legebiltzarrak Bateraezintasun Batzorde bat osatu beharko du, eta hogei eguneko epean irizpena aurkeztu beharko dute.

Hirugarren saioan, lehendakariaren inbestidura egingo dute.


Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena