EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Ez du eserlekurik lortu
Erredakzioa
''Erabakia ezin da atzerabiderik'', esan du Aranak. Ezker Batuak ere ez du eserlekurik lortu eta, azken 28 urteotan estreinakoz, Legebiltzarretik kanpo geratu dira.
Mikel Arana Ezker Anitza-IU alderdiko lehendakarigaiak dimisioa aurkeztuko duela iragarri du igande honetan bertan. Ezker Anitza-IUk ez du eserlekurik lortu EAEko hauteskundeetan, eta emaitzak ‘’oso txarrak’’ izan direla onartu du Aranak.
''Politikan, erantzukizunak nork bere gain hartu behar ditugu, eta, beraz, dimisioa emango dut. Erabakiak ez du atzerabiderik'', esan du Aranak. 2009ko hauteskundeetan, eserleku bakarra lortu zuen, Ezker Batuarekin.
Ezker Batuak ere ez du eserlekurik lortu
Garai batean Ezker Batua-Berdeak zena bitan banatu ondoren, Ezker Anitza-IU eta Ezker Batua-Berdeak (EB) egungo bi alderdiek ez dute ordezkaritzarik lortu Legebiltzarrean, 28 urtez bertan egon ondoren.
Aranaren ustez, Euskadin badago tokia bosgarren espazio errepublikano, federal eta alternatibo batentzat. Hala ere, bosgarren espazio horren atomizazioak kalte egin diela onartu du.
15 eguneko epean koordinatzaile gisa egingo duen azken ekitaldia deituko duela iragarri du. Iñigo Urkullu eta EAJko kideak zein bere alderdiko jarraitzaileak zoriondu ditu Aranak, eta azken horiei esan die Ezker Anitzari emandako botoa ez dela alferrikakoa izan esan die boza eman dietenei. ''Ezker Anitza-IU alderdiko gizon-emakumeek lanean jarraituko dute'', gaineratu du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa